Venus mediterraneoa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Venus mediterraneoa

Julio Antonio

Mora de Ebro (Tarragona), 1889/02/06 - Madril, 1919/02/15

Brontzea

104 x 26 x 16 cm

c. 1912

82/211

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekarpena 1920an

Julio Antonio funtsezko figura izan zen XX. mende hasierako Espainiako eskultura berritzeko orduan. Tradizio errealista hautsi gabe eta berrikuntza tekniko edo formalak erabili gabe, albo batera utzi zuen aurreko mendeko eskultoreen anekdotismoa eta konbentzionalismoa. Imajinagintza-tailer batean jaso zuen trebakuntza; estatua klasiko erromatarrak bere sorterrian deskubritu zituen, eta, gero, Italian, 1909an hara bidaiatu zuen eta. Estatu osoko giza tipoak islatuko zituen erretratu-busto sorta handia prestatu nahi zuenez, Aragoi, Nafarroa eta Gaztelatik ibili zen. Errealismo soila zerabilen, eta, horri esker, bere obraren zati bat erabat lotuta dago 98ko Belaunaldiko idazleek defendatzen zuten kultura herrikoiaren berreskurapenarekin; hain zuzen ere, idazle horietako batzuk --Azorín, Baroja eta, batez ere, Pérez de Ayala-- haren lanaren defendatzaile sutsuak izan ziren. Bere ekoizpenaren beste zati bat, ordea, noucentisme katalanetik hurbil dago.

Venus mediterranearra eragin-esparru noucentistaren barruan sar daitekeen lanetako bat da, daukan klasizismoa dela eta. Tarragonako Heroien aldeko monumentua (1911-1916) izan zen bere lanik handinahiena, eta aztergai dugun obra hau aipatutako monumentua prestatzeko egin zuen zirriborroetako bat izan zen. Hain zuzen ere, monumentua Tarragonan bertan jarri zuten, tropa frantsesen setioa defendatu zuten pertsonak gogoratzeko. Venus hau da monumentuan Tarragona hiria sinbolizatzen duen emakumezko figuraren behin betiko bertsioa, baina besorik gabekoa --monumentua 1931n inauguratu zen--. Venus Eskilina izeneko eskultura erromatar klasikoan dago inspiratuta; izan ere, beharbada, eskultoreak Erroman bertan ikusiko zuen lan hori, edo, bestela, Tarragonan deskubritutako kopien bitartez. Ileen tratamendu arkaizatzaileak indartu egiten du artelanak antzinako munduarekin daukan lotura. (Miriam Alzuri)

Bibliografia hautatuta

  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 153.
  • "Exposicion internacional de pintura y escultura", Hermes : revista del Pais Vasco, n° 46-47. 1919.
  • "Las Exposiciones Bienales de Bilbao", Arte vasco : revista mensual de la Asociación de Artistas Vascos, n° 4. 1920. p. 79. (Con el título Venus Mediterránea) [ Ed. facs. en Hegalez Hegal, n° 2/3, mayo 1981].
  • Exposición organizada con motivo de la concesión, por la Real Academia de Bellas Artes de San Fernando, de la Medalla de Honor al Ayuntamiento de la Villa [Folleto]. Bilbao, Ayuntamiento, 1952. n° cat. 69. (Con el título Venus Mediterránea)
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 138. (Con el título La Venus mediterránea).
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 153.
  • Barañano, Kosme María de ; González de Durana, Javier. "La Exposición Internacional de Pintura y Escultura : Bilbao 1919", Kobie : bellas artes, n° 4. 1987. p. 179. (Con el título La Venus Mediterránea)
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 153.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 153.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 153.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 153, n° cat. 108.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 153, n° cat. 108.
  • Launes Villagrasa, Joan ... [et al.]. Julio Antonio, 1889-1919 : un segle després = un siglo después. Barcelona, Viena Edicions, 2018. p. 126.
  • Manterola, Ismael [coord.]; Onaindia, Mikel [coord.]. "Bilbao 1919 : la Exposición Internacional de Pintura y Escultura = Bilbao 1919 : Nazioarteko Pintura eta Eskultura Erakusketa [Recurso electrónico]", Boletin 11 = Bulletina 11. 2019. pp. 73, 102-103, 106, il.