Unamunoren erretratua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Unamunoren erretratua – 88/25

Arrue, Ramiro

Bilbao, 1892/05/20-Donibane Lohitzune (Frantzia), 1971/04/03

Grafitoa paperean

10,5 x 16,5 cm

RAMIRO / ARRUE (eskuineko beheko angelua, atzealde)

c. 1924-1930

88/25

1988an eskuratua

Bilduma batzuetan José Gutiérrez Solanak, Ignacio Zuloagak, Juan de Echevarríak eta beste artista batzuek Miguel de Unamunori egindako erretratu asko kontserbatzen dira. Bilboko Arte Ederren Museokoan XX. mendeko bigarren hamarraldian landutako batzuk daude, esate baterako, Joaquín Sorollaren oihala (c. 1920. 82/14. Inb. zk.) Daniel Vázque Diazena (1920. 82/384. Inb. zk.), Bernardino Bienabe Artiarena (1926. 89/49. Inb. zk.) eta Joaquín Torres Garciarena (1941. 86/61. Inb. zk.) eta Moises Huertaren brontzezko eskultura (1924. 82/59. Inb. zk.) eta Victor Machorena (1930. urteko jatorrizko kopia. 629. DEP).

Kontuan badugu bi zirriborro hauen ezaugarriak eta hogeigarren urteetan landutako beste erretratuetako ezaugarriak antzekoak direla eta margolariak eta idazleak Hendaian bat egin zutela bigarrenak erbesteratzeko erabakia hartu zuenean, oso zentzuzkoa da bertatik bertara egindako apunteak izatea eta aipatu datetan kokatzea. Berun-lapitzaz eginda daude, formatu etzanean, paper arruntean, ezbairik gabe kaier batetik ateratako orrian, alde laburretako bat zuzena eta kontrakoa angelu biribilduekin. Ifrentzuan, behe eskuineko angeluan, arkatzaz sinatuta dago "Ramiro Arrue" artistak beste sinadura batzuk egiteko erabili zuen oso antzeko kaligrafiarekin, nahiz eta sinadura apokrifoa izan litekeen. Paper hori kolore griseko kartoi mehe baten gainean itsatsita dago, bigarren euskarriarena egiten du, eta ifrentzuan beste zigilu hau irakur daiteke: " Atelier Ramiro Arrue Certifié ".

Marrazkiari dagokionez, lehen zirriborro baten arrastoak hauteman daitezke, beste noranzkoan egina da, buruaren ingurua eta alkandoraren lepoa bereizten dira, baina ezabatuak izan ziren papera berrerabili ahal izateko. Bi apunte txikiak, hein batean gainjarriak, oso hurbiltzen zaizkio apur bat bukatuago dagoen Baionako Euskal Museoko marrazkiari, paper mota berean landua dagoenari. Eskuinekoan Unamunok gorantz jasoak ditu begiak eta landuago dagoen irudian begiak irakurketara ditu batuak begiak. Bi zirriborro horiek ongi asko irudikatzen dute Ramiro Arruek bertatik bertara egindako ezin konta ahal apunteetan edo aurre marrazkietan aplikatutako estilo sintetizatua eta nahasi ezina. Ahokatzeko marrak bereizten dira, esate baterako irudiaren burezurrari dagokiona. Bolumen batzuk paraleloan egindako trazuen bidezko itzalekin iradokitzen dira, eta behin betiko inguruak errepasatuta daude azken ukitu gisa, art decótik oso gertu dagoen zentzu grafikoarekin. (José Luis Merino Gorospe)

Bibliografia hautatuta

  • Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 252-253, n° cat. 103.