Bilduma online eta irudien salmenta

Umeen segizioa edo Mendekosteko emaztegaia
Vinckboons, David
Malinas (Belgika), 1576/08/13-Amsterdam (Herbehereak), c. 1632
Olioa haritz-oholean
44 x 76 cm
c. 1605
69/239
Laureano de Jado jaunaren legatua 1927an
Haur flandestarren herri ohitura bat islatu da margolan honetan, Mendekoste besta ospatzen. Erdian dagoen neskatila, lorez eta xingolaz apaindua, Mendekosteren emaztegaia da, loreak daramatzaten neskatila bana ditu alboetan eta herrixkako mutikoak ere laguntzen diote, ezkontzako segizioaren antzekoa osatuz, tradizioz halaxe joaten baitziren emaztegaiak elizara, kasu honetan bezala, musikariek lagunduta. Herri jai flandestar honetan neskatila etxez etxe ibiltzen zen, soroetako berroen (cresson) gainean abestiak kantatzen zituen eta opari txikiak jasotzen zituen. (Ana Sánchez-Lassa de los Santos)
Bibliografia hautatuta
- Ertz, Klaus. Pieter Brueghel Der Jüngere, 1564-1637-38 : Die Gemälde mit Kritischem Oeuvrekatalog. Lingen, Luca, 2000. vol. II, pp. 758-759, 765.
- Plasencia, Antonio. Catálogo de las obras de pintura y escultura del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Imprenta Provincial, 1932. p. 58, n° cat. 240. (Con el título Cortejo infantil, y atribuido a Denis van Alsloot (?))
- Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 113, n° cat. 239. (Con el título Cortejo infantil, y atribuido a VINCKEBOONS, David).