Txo zuria - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Txo zuria

Tellaeche, Julián de

Bergara, Gipuzkoa, 1884/11/30-Lima, 1957/12/24

Olioa kartoian

70,2 x 80 cm

Tellaeche (ángulo inferior izquierdo)

c. 1922-1924

82/174

1928an eskuratua

Bergaran jaio arren, Tellaechek euskal kostaldearekin harreman estua izan zuen, 15 urte zituenetik Lekeition bizi izan zelako. Madrilen Eduardo Chicharro artistarekin ikasi ondoren, Pariserako bidea hartu zuen 1902. urtean. Bertan akademia libretan ikasi zuen eta giro horretan, Inpresionismoaren ondorengo joerek eragin handia izan zuten bere pinturan, batez ere, Gauguin eta Cézannen lanek. Lekeitiora bueltatu zenean eta Bilboko arte giroarekin harremanetan jarri baino lehen, marinel izateko itsas bidaiak egin zituen 1908. eta 1909. urteen bitartean. 1911n, Euskal Artisten Elkartearen bultzatzaileetako bat izan zen.

Espainiako Gerra Zibilean Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean ibili zen, batez ere arte ondarearen zainketa lanetan, Jose María de Ucelayrekin batera. Biek atzerrira joan behar izan zuten, Francoren tropak Bilbon sartu zirenean. Eresoinka ikuskizunean parte hartu zuen eszenografiak diseinatzen. Europan zehar ibili ondoren, Paris hartu zuen bizileku, handik Perura joan arte 1952an. Zaharberritze lanetan aritu zen Liman eta Zaharberritze Eskolako zuzendari ere izan zen, 1957an hil zen arte.

Txo zuria izeneko koadroak Tellaecheren lanaren ezaugarri guztiak jasotzen ditu. Alde batetik, itsasoko gaia irudikatzen du, hain hurretik bizi izan zuen gaia, bestalde. Kolorez eraikitako ur, isla eta itsasontziko tresnez osatutako agertokian sartzen du itsas portuko txoaren irudi tipikoa. Alderdi formalei erreparatuta ere, lan honek ondo baino hobeto laburbiltzen ditu Tellaecheren egiteko erak: olio pintzelkada diagonalak kartoi gainean. Hain zuzen kartoi gainean pintatzea izan zen Tellaecheren ezaugarrietako bat, euskarri horrek ematen ziolako aukera bilatzen zituen ehundura lehor xamarrak eta distira gabeak lortzeko; kartoiak olioa xurgatzen duenean koadroaren dotoretasun guztia kolorean eta konposaketan oinarritzen baita, eta ez olio pinturak ohikoa duen distiran. Beraz, koadro honetan Tellaecheren pinturaren aldeko joera latza eta, aldi berean, preziosista nabarmendu dezakegu. Alde batetik, itsasontzietako belak, sokak, poleak, arraunak, karelak eta abar, portuko ur gainean islatutako koloretako itsasontzi eta beste elementuek, espazio betea eta ia itogarria edo gehiegizko dekorazioaren itxura ematen diote koadroari. Bestalde, pigmentuen lehortasuna edo izaera materikoak, pintatu gabe uzten dituen euskarriko kartoiarekin batera, soiltasuna edo gogortasuna ematen dio lanari.

Txoarena Tellaechek behin eta berriz errepikatzen dituen irudi gutxi batzuetako bat da, amatasuna, arrantzalea, itsasontzien islak portuetako uretan eta Brujasko
kanaleko isla deformatzaileekin batera. Bizitako esperientzia baten obsesioen irudiak. Txo delakoaren kasuan, beste arrantzaleekin gertatzen den moduan, euskal tipoen bila dabil artista, askoren artean osatuko den tipikoa, bertakoa eta edozein itsas portukoa aldi berean, euskalduna eta unibertsala, beraz.

Hori guztia Frantzian ikasi eta ikusi zuen kolore bizien askatasunarekin; espresiboa, bizi esperientziari erreferentzia egiten diolako, eta pintatzeko keinu askearekin, pintatzean itsasoan edo portutan bizi izandako hura gogoratzeko erabiliko balu bezala. Askea keinuan, baina aldi berean eraikitzailea, konposaketa sendoak aukeratzen dituelako, diagonalean ematen dituen pintzelada ordenatzeko asmoarekin. [Ismael Manterola]

Bibliografia hautatuta

  • "Cuales fueron los dieciseis cuadros enviados por los rojos al Extranjero, otros trece han sido encontrados en el Carlton", Hierro. 28 de septiembre de 1937. p. 3.
  • 50 años de pintura vasca, 1885-1935 [Cat. exp.]. Madrid, Ministerio de Educación y Ciencia, 1971. n° cat. 147.
  • 50 años de pintura vasca, 1885-1935 [Cat. exp.]. San Sebastián, Museo de San Telmo, 1972. s. p., n° cat. 98.
  • Pintores y escultores vascos de ayer, hoy y mañana. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, vol. III, 1973. pp. 18-19.
  • Bengoechea, Javier de. Museo de Bellas Artes, Bilbao. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1978. p. 292.
  • Donosty, José Maria. Caminos en la pintura a través de la obra de Pablo Uranga, Ignacio Zuloaga ... : una visión de San Sebastián en los años 1857 y 1872. San Sebastián, Banco Guipuzcoano, 1978.
  • Homenaje a Julián de Tellaeche, 1884-1957 [Cat. exp.]. Bilbao, Banco de Bilbao, 1980. p. 34, n° cat. 9.
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 115. (Con el título El grumete blanco).
  • Pabellón español : exposición internacional de París, 1937 [Cat. exp.]. Madrid, Ministerio de Cultura, 1987. pp. 134, 252.
  • Catálogo de la Primera Exposición de la Sociedad de Artistas Ibéricos : Palacio de Exposiciones del Retiro, Madrid, mayo y junio 1925. Madrid, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, 1995. n° cat. 176.
  • La Sociedad de Artistas Ibéricos y el arte español de 1925 [Cat. exp.]. Madrid ; Barcelona, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía ; Àmbit, 1995. pp. 204, 283.
  • Julián de Tellaeche [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Fundación Social y Cultural Kutxa, 1997. p. 98.
  • Tradition and modernity in basque painting, 1880-1939 = Tradición y modernidad en la pintura vasca, 1880-1939 [Cat. exp.]. Southampton ; Bilbao, Southampton City Art Gallery ; Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1997. p. 111, n° cat. 40.
  • Pintura española de la era industrial : 1800-1900 [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Arte y Tecnología, 1998. p. 226.
  • Zugaza, Miguel ... [et al.]. Maestros antiguos y modernos en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2001. p. 121.
  • Novecentismo y Vanguardia, 1910-1936 : en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 370-371, n° cat. 134.
  • 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 228-229, sin n° cat.
  • 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 228-229, sin n° cat.
  • 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 228-229, sin n° cat.
  • 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 228-229, sin n° cat.
  • Zugaza, Miguel ... [et al.]. Museo de Bellas Artes de Bilbao : maestros antiguos y modernos. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa = Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 1999. p. 201.