Tximeleta-ehiztariak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Tximeleta-ehiztariak

Torner Cervera, Ángeles

Bilbao, principios de siglo XX - , , mediados del siglo XX

Akuarela, gouache, grafitoa eta pastela paperean

38 x 31,5 cm

atc (eskuineko beheko erdialdea)

1934

XX. mendearen lehen erdia

82/2040

1934an eskuratua

Madrilen egin zuen egonaldian, garai hartako ilustrazio espainiarreko garrantzitsuenen ondoan lan egin ahal izan zuen A.T.C.k. Han, abangoardiako ilustratzaileekin batera, Salvador Bartolozzi, Teodoro Delgado, Roberto Martínez Baldrich, Carlos Sáenz de Tejada edo Rafael Penagos, esate baterako, indarrean zegoen ilustrazio grafikoa hobetzen lagundu zuen, Narciso Méndez Bringa edo Juan Martínez Abades bezalako artistek aldarrikatzen zuten errealismo kostunbristak markatua baitzegoen Espainian. Marrazkia eta konposizioa ondo menperatzen zituenez, A.T.C.k art decoren barnean kokaturiko ilustrazio mota garatu zuen 1920ko hamarkadan, eta estilo hari leial jarraitu zion, formetan nahiz gaietan, 1930eko hamarkadan ere.

Hain zuzen ere Gerra Zibilaren garaian, Vertice falangearen aldizkarikoak bezalako ilustrazioetan erabili zuen estilismo luzapen hori, herria jasaten ari zen egoera soziopolitikotik kanpo agertu baitzen haietan, sotiltzat eta ideologikoki partidistatzat hartu zen. Hala ere, Raquel Pelta Resanok, Pervivencias e ideologías: los ilustradores déco en la época de la autarquía, lanean dioen bezala, emakumea bada ere A. T. C.ren obraren erabateko protagonista, eta hogeigarren urte zoriontsuetako emakume independente hura ez bada ere, ideologia berriak inposatzen duen ama eta emaztearen prototipoa ere ez da". Horren harira, hogeigarren urteetako kutsu hori dario 1934ko Tximeleta ehiztariak obrari. Hartan, zenbait kualitate nabari dira, esate baterako sinplifikazioa aurpegien eta formen tratamenduan, eta oinazearen tratamenduan ere, eremu batzuetan degradatuz. Bestalde, berezitasun horiek Marie Laurencinen ekoizpenera eramaten gaituzte zuzenean. Gainera, Vertice aldizkariko bere obra bereizgarrietako bat da, Tximeletak lanarekiko antzekotasunak erakusten duen bezala, aldizkari horren 1937ko abenduko ale berezian eta 1938ko urtarrileko alean agertu zena.

Zarautzen bizitzen jarria, 1934an Tximeleta ehiztariak lanarekin hartu zuen parte Bilboko Euskal Artisten Hirugarren Erakusketako pintura Atalean. Hala ere, bere parte hartzea ez zuen batere nabarmendu tokiko kritikak, El Liberal egunkariko "El crítico incipiente" zelakoak erakusketari buruzko kronikan islatu zuen bezala: (...) "Cervera (A. T.).-Tximeleta ehiztariak. Hori da hori konpromisoa koadro honi buruz zerbait esatea! Hainbat egun igaro dira Erakusketan izan nintzenetik eta orain ez naiz koadro honetaz gogoratzen. Segur aski ondo margotua egongo da, nik behintzat ez dut aurkakoa esateko interesik" (...). Gainera, erakusketa horretan marrazkiaren Atalean ere hartu zuen parte Aktore bat eta Ipuin baten ilustrazioa lanekin, eta 1939. urtean kategoria horretan marrazki sorta bat aurkeztu zuen Pintura, Eskultura eta Dekorazio Artearen Erakusketan. (Javier Novo)

Bibliografia hautatuta

  • "Exposición de Artistas Vascongados", El Liberal. 21/12/1934. p. 1.
  • Tercera Exposición de Artistas Vascongados : organizada por la Junta del Museo de Arte Moderno de Bilbao, 11 al 31 de diciembre, 1934 [Folleto]. Bilbao, Museo de Arte Moderno, 1934. N° cat. 18.
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 172. (Con el título Cazadores de mariposas).
  • Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 280-283, n° cat. 114.
  • Lomba Serrano, Concha. Bajo el eclipse : pintoras en España, 1880-1939. Madrid, Consejo Superior de Investigaciones Científicas, 2019. pp. 236-237, il.