Tsuba, pinuekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Tsuba, pinuekin

Kunihiro. XVII-XVIII. mendea

7,9 x 7,9 x 0,4 cm

Musashishu ju/Kunihiro saku (武,州,住,/國,廣,作,)

82/1042

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Tsuba hau, bilduman ederrenetako bat, burdinan landua da, ez du berau apain lezakeen beste metalik. Erabat zirkularra da formaz, eta oso estilizatuta dauden zortzi pinuk utzitako hutsuneak ditu apaingarri. Oso pieza soila den arren, zuhaitzen formak, piezaren azaleran ageri duten banaketa ez simetrikoa eta haien irudi aski abstraktua aintzat hartuta Japoniako pieza tipiko bat dela esan behar dugu. Kunihirok sinatua da, Masashin bizi zen garaian egina da, eta beraz, zalantzarik gabe XVIII. mende hasierako artelana dela esango dugu. (Fernando García Gutiérrez, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 47, n° cat. 22.
  • García Gutiérrez, Fernando. "Tsuba : Japoniako zaldunen ezaugarri bat. Tsuba bilduma Bilboko Arte Eder Museoan = Un signo distintivo de los caballeros de Japón. Colección de tsuba en el Museo de Bellas Artes de Bilbao = The Mark of the Kinghts of Japan. The Tsuba Collection at the Bilbao Fine Arts Museum", B'07 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 3. 2008. pp. 101-159.
  • Sala Ivars, Marcos Andrés. "Estudio y catalogación de las colecciones públicas de sables japoneses en el País Vasco", Ars Bilduma, n. 11. 2021. p. 75.
  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 165, 507-511, 513, 517, n° cat. 29.