Bilduma online eta irudien salmenta
Tsuba, monjeekin
Sigiura Jôi. XVIII-XIX. mendea
Japonia, 1701 - Japonia, 1761
Kobrea, urre eta zilarrezko aplikazioekin
7 x 6,5 x 0,5 cm
Joi (乗,意,) y sello Nagaharu (永,春,)
82/400
María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an
Gutxi dira batez ere giza irudiekin dekoratuta dauden tsubak. Honakoa da bat. Formaz ia zirkularra, Zen eskolako Kanzan eta bere lagun Shin-te monjeen irudiak ditu grabatuta. Goi aldeko adar batzuen bidez paisaia bat iradokitzen da. Nekez irakur daitezke artistaren sinadura eta zigilua. Sortzez Matsumotokoa, 1701 eta 1761 urte bitartean bizi izan zen Jōi. Nara Toshinagaren ikaslea izan zen eta Matsudairaren etxean egin zuen lan. Metalak nahasteko metodo berriak asmatu zituen, baita metalezko obrak lantzeko teknikak ere. XVIII. eta XIX. mende bitartean datatu genezakeen tsuba honetan guztiz nabarmentzekoa da Kanzan monjearen aurpegiaren espresioa, oso zaila metalean deskribatzeko. Zen artearen zuzeneko eragina da paisaiaren hutsune osoa. (Fernando García Gutiérrez, 2014)
Bibliografia hautatuta
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 163, 557, 507-509, 511, 513, 515, 520, n° cat. 27.
- Caeiro Izquierdo, Luis. La Cultura Samurai : armas japonesas en las colecciones españolas [tesis inédita]. Madrid, Universidad Complutense de Madrid, 1991.
- García Gutiérrez, Fernando. "Tsuba : Japoniako zaldunen ezaugarri bat. Tsuba bilduma Bilboko Arte Eder Museoan = Un signo distintivo de los caballeros de Japón. Colección de tsuba en el Museo de Bellas Artes de Bilbao = The Mark of the Kinghts of Japan. The Tsuba Collection at the Bilbao Fine Arts Museum", B'07 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 3. 2008. pp. 101-159.
- Sala Ivars, Marcos Andrés. "Estudio y catalogación de las colecciones públicas de sables japoneses en el País Vasco", Ars Bilduma, n. 11. 2021. p. 75.