Tsuba, fenix hegaztiarekin eta landare motiboekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Tsuba, fenix hegaztiarekin eta landare motiboekin

Sôten, Nyûdo. XIX. Mendea

Japonia - Japonia

Burdina, urrezko aplikazioekin

8,3 x 8,1 x 0,6 cm

Nyudo Soten/Hikone ju (入,道,宗,典,/彦,根,住,)

82/1070

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Formaz ia erabat zirkularra da tsuba hau. Dekorazioaren motibo nagusia da hegan ari den fenix hegaztia, bi aurpegietan erliebe aski nabarmenean landua, urrezko landare elementu batzuez lagunduta dagoela. Halaxe dio sinadurak: «Nyūdo Sōtenek egina, Hikonen bizi zela». Artista hori Kyoton jaioa zen, bana Hikoneko Kawakita familiaren babespean bizi izan zen, eta bere estiloak zabalkunde handia izan zuen. Sarri askotan irudi mitikoak hartzen zituen bere apaindurak egiteko ardatz. (Fernando García Gutiérrez, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 168, 507-509, 511, 513, 515, 516, 522, n° cat. 32.
  • Caeiro Izquierdo, Luis. La Cultura Samurai : armas japonesas en las colecciones españolas [tesis inédita]. Madrid, Universidad Complutense de Madrid, 1991.
  • García Gutiérrez, Fernando. "Tsuba : Japoniako zaldunen ezaugarri bat. Tsuba bilduma Bilboko Arte Eder Museoan = Un signo distintivo de los caballeros de Japón. Colección de tsuba en el Museo de Bellas Artes de Bilbao = The Mark of the Kinghts of Japan. The Tsuba Collection at the Bilbao Fine Arts Museum", B'07 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 3. 2008. pp. 101-159.
  • Sala Ivars, Marcos Andrés. "Estudio y catalogación de las colecciones públicas de sables japoneses en el País Vasco", Ars Bilduma, n. 11. 2021. p. 75.