Tsuba, erromesarekin eta paisaiarekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Tsuba, erromesarekin eta paisaiarekin

Kaneye-ren jarraitzailea. XVIII. mendea

Burdina, kobre eta urrezko aplikazioekin

8,2 x 8,2 x 0,5 cm

Yamashiro no kuni Fushimi ju/Kaneye (山,城,國,伏,見,住,/金,家,)

82/1066

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Tsuba biribil honek urrez landutako motibo apaingarri batzuk dauzka, esate baterako, goi erliebean landutako erromesa, bidean geldialdi bat egin duena. Oso paisaia sinplifikatuan zuhaitz bat baizik ez da nabarmentzen, baina jarraipena du ifrentzuan, iradoki baizik egiten ez den aintzira bat, etxola bat eta hegazti batzuk hegan ikus ditzakegu aurpegi horretan. Argi eta garbi irakurtzen da egilearen sinadura: «Kaneye, Fushimin bizi zenean, Yamashiroko probintzian». XVI. eta XVII. mende bitartean bizi izan zen artista hori, baina paisaiak irudikatzeko zuen estiloa XIX. mendera arte aplikatu zuten, eta obra horietan ere sinadura bera erabiltzen zuten. Estiloa eta teknika aintzat hartzen baditugu, esan dezagun tsuba hau Kaneyeren jarraitzaileen obra berantiar bat dela itxura guztien arabera. (Fernando García Gutiérrez, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 164, 507, 509-511, 513, 515-516, 520, n° cat. 28.
  • Caeiro Izquierdo, Luis. La Cultura Samurai : armas japonesas en las colecciones españolas [tesis inédita]. Madrid, Universidad Complutense de Madrid, 1991.
  • García Gutiérrez, Fernando. "Tsuba : Japoniako zaldunen ezaugarri bat. Tsuba bilduma Bilboko Arte Eder Museoan = Un signo distintivo de los caballeros de Japón. Colección de tsuba en el Museo de Bellas Artes de Bilbao = The Mark of the Kinghts of Japan. The Tsuba Collection at the Bilbao Fine Arts Museum", B'07 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 3. 2008. pp. 101-159.
  • Sala Ivars, Marcos Andrés. "Estudio y catalogación de las colecciones públicas de sables japoneses en el País Vasco", Ars Bilduma, n. 11. 2021. p. 75.