Tsuba, dragoiarekin eta marinarekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Tsuba, dragoiarekin eta marinarekin

Anonimo japoniarra. XIX. mendea

Letoi

7 x 6,6 x 0,8 cm

82/1005

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Honako tsuban ere miniaturan egindako deskribapen aparta ikusten dugu. Elementu apaingarri gisa herensuge bat ageri da olatuen eta hodeien artean piezaren aurkian. Ifrentzuan, itsas ikuspegi bat, haitz batetik irteten den zuhaitzaren azpian ontzi bat dagoela, eskuinetara olatu batzuk iradokitzen direla eta kaioak hegan. Hori guzti hori oso azalera urrian, japoniar arteak iradokitzeko duen ahalmenaren erakusgarri. (Fernando García Gutiérrez, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 175, 508-511, 515-516, 520, 525, 560, n° cat. 39.
  • García Gutiérrez, Fernando. "Tsuba : Japoniako zaldunen ezaugarri bat. Tsuba bilduma Bilboko Arte Eder Museoan = Un signo distintivo de los caballeros de Japón. Colección de tsuba en el Museo de Bellas Artes de Bilbao = The Mark of the Kinghts of Japan. The Tsuba Collection at the Bilbao Fine Arts Museum", B'07 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 3. 2008. pp. 101-159.
  • Caeiro Izquierdo, Luis. La Cultura Samurai : armas japonesas en las colecciones españolas [tesis inédita]. Madrid, Universidad Complutense de Madrid, 1991.