Bilduma online eta irudien salmenta
Torto
Basterretxea, Nestor
Bermeo, Bizkaia, 1924/03/06-Hondarribia, Gipuzkoa, 2014/07/12
Haritza
219,5 x 77,2 x 147,5 cm
1975
12/78
Artistaren dohaintza 2012an
Egiteko molde desberdinen trazak ditu, hala nola, taila, eta ohol edo zati desberdinak kolaz itsastea, eraikitzeko asmoz. Pixka bat antropomorfikoa da, eta sexua du, zakil bat baitu arma gisa jarrita. Jeinu hau gizajalea dela esaten dute, eta horrek zerikusia du "besteari" ebaluatzean gehien erabiltzen den mitoetako batekin: gizajale, basati, anker edo ezjakinaren mitoarekin. Hala, bada, mendebaldearen eraginez, zibilizaziorik gabekoari izendatzeko erabiltzen da.
Konkistatzaileak eta inperio kolonialak Amerikako lur berrietatik hedatu irenean, indigenen ohitura gizajaleei buruzko istorioak zabal hedatu ziren kolonizatzaileen artean, beldurrez eta aldi berean erakarpenez beteta. Hogeiko hamarkadan Brasilgo modernitatea jaio zenean, indigena gizajale haien (Tapuen) mitoan oinarritu zen. Tarsila do Amaral pintorearen Abaporu (1928) izeneko koadroan "jaten ari den gizon bat" agertzen da, antropofago bat, azpegiak itxuraldatuta dituena. Itxuraldatzea ohiko ezaugarria da modernotasunean subjektibotasuna lortzeko.
Basterretxeak zati berdinetan sentitzen du erakarpena mito horiekiko, batetik, euskal mitologiak miresten dituelako, eta, bestetik, Hegoamerikako mila urteko herri indigenen mitologia kosmogonikoen zalea delako. [Peio Aguirre]
Bibliografia hautatuta
- Nestor Basterretxea : Euskal Serie Kosmogonikoa = Serie Cosmogónica Vasca [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 120-123, sin n° cat.
- Basterretxea [Cat. exp.]. Bayonne, Musée Basque et de l'histoire de Bayonne, 2010. pp. 42-43, 124, n° cat. 42.
- Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 143-147.