Bilduma online eta irudien salmenta
To the Sleeping Part (Lo dagoen aldeari)
Irazu Mendizabal, Pello
Andoain (Gipuzkoa), 26/10/1963
Eraikuntza egurrean eta pintura (sei pieza)
169 x 109 x 37,1 cm
1993
02/89
2002an eskuratua
Laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, Irazuk atalak eta multzoa ulertzeko modua aldatu zuen, eta lanaren barruan gertatzen ziren loturei eman zien lehentasuna. Aldez aurretiko eskemarik eta zirriborrorik gabe, ekintza zuzena are garrantzitsuagoa zen, eta bere eskulturak egituratu zituen, aurkezpenean aukera gehiago eduki ahal izateko. Horretarako, lanaren eta ikusleen arteko elkarrizketak berriro diseinatu eta handitu egin zituen. To the Sleeping Part lanak egituraren eta eraketaren kontzeptua aztertzen du, bata bestearen gainean horman jarrita dauden kolore desberdinetako egurrezko sei moduluren bidez. Bere lanetan kromatismoa erabiltzean, Irazuk ikusizko atsegina aldarrikatzen du. Gainera, ia-ia beti, kolore primarioak erabiltzen ditu -gorria, urdina eta horia-, Errusiako abangoardia konstruktibistako tradizioan bezala. [Silvia García Lusa]
Bibliografia hautatuta
- Adquisiciones 02/07 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 144-145, n° cat. 63.
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 202-203.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 202-203.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 202-203, n° cat. 117a.
- Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. p. 852, il.
- Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 272-273, 277-278, 281, n° cat. 155.
- Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. p. 433.