Bilduma online eta irudien salmenta
Taureaux à Passages (Zezenak Pasaian)
Regoyos y Valdés, Darío de
Ribadesella (Asturias), 1857/11/01-Bartzelona, 1913/10/29
Olioa mihisean
61,3 x 50,4 cm
Regoyos ((ezkerreko beheko angelua)ezkerreko behe-angelua
1898
82/129
Juan eta Jesusa Basterra Madariaga jaun-andreen dohaintza 1962an
1898. urtean Regoyosek ez zuen erakusketa bakar batean ere parte hartu, Camille Pissarro-ren (1830-1903) aholkuei jarraiki margotzen aritu zelako segur aski, Espainia Beltza alde batera uzteko eta paisaian oinarritzeko proposamena egin baitzion hark. Arrazoi horregatik, hainbat txango artistiko egin zituen Gipuzkoan barrena, Pasaian, Errenterian, Lezon eta aurreko urteetan hainbat obra espatulaz margotu zituen beste zenbait lekutan egon zen. Oraingoan paisaien bila zebilen, haiek bere teknika berria erabiliz margotzeko.
Urte hartan egin zuen obra multzoaren barnean dago Zezenak Pasaian, eta zezenketa bat erakusten du Pasai Donibaneko Santiago plazan, herriko jai nagusietan ziur aski, ekainaren amaieran edo uztailaren hasieran. Eszenaren ikuspegi osoa izateko, motiboaren aurrean jarri zen Regoyos, aldameneko Pasai San Pedro herrian, hain zuzen ere, eta plaza zegoen baino kota handiagoan lurrean gora eginez arbola baino gorago jartzeko eta handik eremuaren ikuspegi bikaina izateko.
Regoyosek, paisaia hutsa beretzat oso garrantzitsua bazen ere, bertan gertatzen ziren gizarte jarduerak ere jaso nahi izaten zituen, eta inpresionista zen aldetik, argazki xehetasunetan sartu beharrik izan gabe egiten zuen. Izan ere, maisutasun handiz lortu zuen jaiaren giroa hautematea, herria banderaz apaindua, ikusleen jarduera plazan bildua, zezenketa gazteekin, txalupak uretan, batzuk lehorreratuak eta besteak mugitzen. Haietako batean, haizearen eraginez astintzen den banderak mugimendua erakutsi ere egiten digu, eszenari izugarrizko errealitatea emanez.
Margolari puntillista gisa zuen eskarmentua erabili zuen obra hau pintzelez egiteko, baina erabili duen kolore paleta ez da behin betikoa. Oraindik urte batzuk pasa behar izan ziren malba koloreak ugaritzen eta koloreak aldatzen ikusteko. Teknika puntillista erabili zuen itsasoa margotzeko etxeak hartan islatuta, hurbileko belardi berdea eta lehen planoan, eskuinean, dagoen etxeko teilatua margotzeko. Hartan, modu anekdotikoan jaso egin ditu teilatu gainean dauden harriak ere, teilak finkatzeko erabiltzen zirenak, haizeak edo euriak herrestan eraman ez zitzaten. Eguzkiak eragiten dituen argiek eta itzalek, eta ur urdinean eta aldameneko berdean islatzen den baserriak, argitasun, kolore eta sakontasun handia ematen diote ilunabar honi. Oso modu orekatuan banatua dago margoaren eremua, lehen plano berdea zuhaitzekin, eta itsasoa eta baserria goiko berdegunearekin, kalitate bikaineko obra osatuz, inpresionista hoberenaren merezimendukoa.
Olio pintura hau Bilboko Kurding Klubean (El Escritorio ere deitua) erakutsi zen lehenbiziko aldiz 1899ko maiatzean. Horrenbestez, 1898. urtean margotuko zuen ziur aski, ekainean-uztailean gertatutako ekintzak jasotzen dituelako, garai hori guztiz bat baitator erabilitako kolore sortarekin ere. Geroago, urte bereko uztailean Bruselan aurkeztu zuen koadroa, Maison d'Art etxean, artelanak erakusten eta musika kontzertuak edo literatur saioak egiten baitziren bertan, hori guztia Regoyosen lagun handi batek antolatua eta zuzendua, Edmond Picard senatari belgikarrak, hain zuzen ere, arteen mezenas handia baitzen.
Juan Basterra izan zen koadroaren lehen jabea. Hura, Regoyosen lagun handia izateaz gain, arestian aipaturiko Kurding Klub horretako kidea zen bera bezalaxe. (Juan San Nicolás)
Bibliografia hautatuta
- "Exposición Internacional de Pintura y Escultura", Hermes : revista del País Vasco, n° 46-47. 1919. p. 509. (Con el título Pasajes en fiestas; n° original, p. 307). N° cat. 48
- LAGO, Silvio,. "En el Museo de Arte Moderno, Regoyos y Miranda", La Esfera, n° 390. 1921.
- Francés, José. El Año Artístico 1921. Madrid, Mundo Latino, 1922. p. XXXI. (Con el título Día de fiesta)
- Exposición-homenaje a Dario de Regoyos, 1859-1913 [Folleto]. Bilbao, Asociación Amigos del Museo, 1951. s. p., n° cat. 11.
- Fernández Avello, Manuel. Pintores asturianos. Oviedo, Banco Herrero, 1971. p. 113.
- Pintores y escultores vascos de ayer, hoy y mañana : Darío de Regoyos. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, vol. I, 1974. p. 46.
- Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 103. (Con el título Toros en Pasajes).
- Sainz Valdivielso, Alfonso Carlos. Toros y toreros en la pintura española [Cat. exp.]. Madrid, Banco de Bilbao, 1984. p. 105.
- Darío de Regoyos : un espagnol en Belgique = een spanjaard in Belgie : Europalia 85 España [Cat. exp.]. Bruxelles, Banque Bruxelles Lambert, 1985. p. 63, n° cat. 46. (Con el título La corrida à Pasajes)
- Morales y Marín, José Luis. Los toros en el arte. Madrid, Espasa Calpe, 1987. pp. 163-164.
- Darío de Regoyos [Cat. exp.]. Barcelona, Fundació Caixa de Pensions, 1987. pp. 162, 290, n° cat. 72, Fig. 91.
- Tesoros del Museo de Bellas Artes de Bilbao : pintura, 1400-1939 [Cat. exp.]. Madrid, El Viso, 1989. pp. 158-159, n° cat. 62.
- Da Goya a Picasso : la pittura spagnola dell'ottocento [Cat. exp.]. Milano, Mazzotta, 1991. pp. 133, 185, n° cat. 73.
- Litvak, Lily. El tiempo de los trenes : el paisaje español en el arte y la literatura del realismo : 1849-1918. Barcelona, Serbal, 1991. p. 150, il.
- Enciclopedia del Arte. Barcelona, Ediciones B, 1991. p. 804.
- Arnáiz, Jose Manuel [dir.]. Cien años de pintura en España y Portugal, 1830-1930. Madrid, Antiqvaria, 1992. p. 30.
- Pintura española del Siglo XIX : del Neoclasicismo al Modernismo : obras maestras del Museo del Prado y colecciones españolas [Cat. exp.]. Madrid, Ministerio de Cultura, 1992. pp. 196-197.
- De Fortuny à Picasso : trente ans de peinture espagnole 1874-1906 [Cat. exp.]. Paris, Réunion des Musées Nationaux, 1994. p. 136, n° cat. 79.
- Darío de Regoyos [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Fundación Social y Cultural Kutxa, 1994. s.p., il. (Con el título Toros en Pasajes de San Juan)
- Joaquín Sorolla, 1863-1923 [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Mapfre, 1995. p. 28.
- Tradition and modernity in basque painting, 1880-1939 = Tradición y modernidad en la pintura vasca, 1880-1939 [Cat. exp.]. Southampton ; Bilbao, Southampton City Art Gallery ; Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1997. pp. 26, 57, 110, n° cat. 5.
- Tradición y modernidad en la pintura vasca : en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Autoridad Portuaria de Valencia, 1999. pp. 48-49.
- Calvo Serraller, Francisco ; González Escribano, Raquel. Las cien mejores obras del siglo XX : historia visual de la pintura española. Madrid, Tf Editores ; Sociedad Estatal España Nuevo Milenio, 2000. il.
- PRADO VADILLO, Mercedes. Tradición y Modernidad en la Pintura de Darío de Regoyos. Gijón, Museo Nicanor Piñole, 2002. pp. 20, 102. (Con el título Mañana en pasajes). N° cat. 9
- Darío de Regoyos, 1857-1913 [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Mapfre, 2002. p. 28. (Con el título Toros en Pasajes de San Juan)
- El Modernisme : aspectes generals. Barcelona, L'isard, 2003. p. 130.
- The History of Impressionism. Tokio, Shogakukan, 2004. p. 446
- San Nicolás, Juan. "Darío de Regoyos : bere prestakuntza, bizitza eta obra = aspectos de su formación, vida y obra = Aspects of this training, life and work", B'07 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 3. 2008. pp. 213, 222.
- Darío de Regoyosen bizitza eta obra Bidasoako arroan = Vida y obra de Darío de Regoyos en la cuenca del Bidasoa [Cat. exp.]. Irún, Irungo Udala = Ayuntamiento de Irún, 2008. p. 95.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 429-431, n° cat. 90.
- Taurus : del mito al ritual [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2010. p. 250, n° cat. 40.
- Gallardo Uribe, Francisco ... [et al.]. Tauromaquia : el toro en el arte . Barcelona, Planeta, 2011. pp. 230-231.
- El Modernismo : de Sorolla à Picasso, 1880-1918 [Cat. exp.]. Laussane, Fondation de l'Hermitage, 2011. 34-35
- Darío de Regoyos, 1857-1913 : la aventura impresionista [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2013. pp. 141, 254, n° cat. 55.
- Darío de Regoyos, 1857-1913 : la aventura impresionista [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Colección Thyssen-Bornemisza, 2013. pp. 141, 254, n° cat. 55.
- San Nicolás, Juan. Darío de Regoyos : catálogo razonado = catalogue raisonné. Madrid, Fundación Azcona ; Museo de Bellas Artes de Asturias , 2014. p. 227, n° cat. 280.
- Quintanal Sánchez, Inmaculada [Ed. lit.]. Darío de Regoyos, en su centenario. Oviedo, Real Instituto de Estudios Asturianos, 2015. pp. 38-39.
- Bottois, Ozvan. Tauromachie : de l'arène à la toile. Paris, Hazan, 2017. pp. 186, 188-189, il.