Sunadori kodomo asobi (Umeak, arrantzan jolasten) - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Sunadori kodomo asobi (Umeak, arrantzan jolasten)

Eizan, Kikukawa

Japonia, 1787-1867

Xilografia

37,7 x 25 cm

Eizan hitsu (英,山,筆,)

1809-1813

XIX. Mendearen lehen laurden

82/745

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Edo Aroko arte lorpen handietako bat izan zen ukiyo-e generoaren eguneroko bizitzako eszenak, jarrera beharturik gabe, bat bateko jarrera naturalarekin, hautemateko gaitasuna. Estanpa honetan hiru haur ageri dira ibaian ondo pasatzen. Haietako bi, ura gerrien parean dutela, arrainen bat atzeman nahian dabiltza saski batzuen laguntzarekin; hirugarrena, berriz, lagunei begira dago sahats baten adar mardulera igoa. Egia esan triptiko baten ezkerreko estanpa da hau, eta beste bi zatietan haur gehiago irudikatu dira, beren ama dotoreekin jolas une politak igarotzen.

Giza irudiaren marrazketan nagusitasun handia erakutsi zuen Eizanek bere karreran zehar. Bere lehen etapakoa den konposizio honetan, paisaiak marrazteko trebetasuna zuela ere erakusten du, erraztasun handiz azaltzen baitu errekako uraren uhin mugimendua. Haurren mundua askotan azaltzen da ukiyo-e eskolako artisten konposizioetan, bai haurrei eskainitako jaietan, bai jolas eszenetan. Eskuineko aldean, kiwame zentsura zigiluaren azpian, Soshuya Yohei argitaratzailearen zigilua ere ageri da, aktiboa XIX. mendeko lehen erdialdean. Hark Eizanen beste lan nabarmen batzuk ere argitaratu zituen obra hau argitaratu zen garaian, esate baterako, bere Seiro juni toki (c. 1812) eta Furyu seiro bijin mu tamagawa no uchi (c. 1816) sailak, biak ere etxe berdeetan girotuak. Oso ohikoa da triptiko moduko konposizioak osorik ez egotea estanpa japoniarren bildumetan. Kasu honetan, Bostongo Museum of Fine Arts museoan kontserbatu da obra osoa. (David Almazán, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 292-293, n° cat. 83.