Sortzez Garbia - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Sortzez Garbia – 94/48

Quadra, Nicolás Antonio de la

Muskiz (Bizkaia), 1663 - Bilbao, 1728

Olioa mihisean

216 x 166 cm

DN.s (D y N enlazadas) An...dra fac.t (beheko erdialdea)

1698

94/48

1994an eskuratua

Sortzez Garbi hau artistaren lan bikainena da beharbada, eta badirudi enkargu handi baten ondorioz egin zuela, arreta handiz sortu zuelako. Madrilen margotu zuen, Claudio Coellok, Juan Carreñok, José Antolínez Pintadak edo antzeko maisuek ezarritako eredu andremariar barrokoen arabera. Askotan irudikatutako gaia izan arren, De la Quadrak estilo kementsuz eta kolore ederrez margotutako kalitateko lana eskaintzen digu. Bertan, bizitasun handia ematen die irudiei, eta bat dator rococoa iragartzen zuen mende amaierako estiloaren ezaugarriekin. Hemen, mugimendu-efektu bizi-bizia Andre Mariaren mantu zabalari esker sortzen da, haizeak mugitzen du eta. Gainera, ume aingeruek, dinamika eta jarrera behartuen erdian, Andre Mariaren inguruan egiten dute hegan, etengabeko zurrunbiloan murgilduta. Argiak ere zeresan handia dauka azken efektuan, eta kontraste nabaria lortzen du, Andre Mariaren mantu urdina atzealdeko urrezko distiraren kontra ebakitzean. [Ana Sánchez-Lassa]

Bibliografia hautatuta

  • Gutiérrez Pastor, Ismael. "La Inmaculada Concepción de Nicolás Antonio de la Quadra en el Museo de Bellas Artes de Bilbao", Urtekaria 1995 : asterlanak, albistak = Anuario 1995 : estudios, crónicas. 1996. p. 21-30.
  • Gutiérrez Pastor, Ismael; Arranz Otero, José Luis. "Nicolás de la Cuadra, autor de los retratos reales de San Antonio de los Portugueses de Madrid", Ondare : cuadernos de artes plásticas y monumentales, n° 19. 2000. p. 472.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 18.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 18.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 18, n° cat. 4.