Bilduma online eta irudien salmenta
Sn Sebastián / V. Circuito Automovilista / Dia 25 de Julio / Gran Premio de Sn Sn …
Aguirreche, Miguel Ángel
Donostia, 06/11/1894 - Donostia,24/06/1954
Koloretako litografia paperean
100,9 x 72,3 cm
Aguirreche (mitad inferior derecha)
1927
82/1956
1981ean eskuratua
Giuseppe Magagnoli Maga-k 1925eko zirkuitua argitara emateko egin zuenean bilatu behar dugu kartel honen jatorri kontzeptuala. Espazio zehatz baten eza, eta era honetako lehiaketekin loturik abiadura agertzea, bi proposamenetan agertzen diren ezaugarriak dira, inolaz ere. Aguirrechek lasterketa auto bat irudikatu du, abiadura handian doana, hondo lau ilunean. Bi denboraldi lehenagoko kartelean bezala, ekonomia eta efektismo handikoa da bere planteamendua.
Irudiak motibo bakarra du, hiru koloretan egina, Gipuzkoako Real Automóvil Club elkartearen ezkutua, eta testuak -errematerik gabeko letra tipo kamutsarekin idatzia- ekitaldiaren informazio zehatza ematen du. Gainera, futurismotik oso hurbil dagoen hizkera erabiltzen du eta bertan automobilaren formak deskonposatzeko joera nabari zaio, abiadura sentsazioa eman eta autoa ikuslearengana doalako eta haren espazioa hartu behar duelako efektua sortu nahi duten lorratzak sortuz. Argi geratuko zen bezala, Magak zabaldutako bidea erreferentzia izango da ondorengo edizioetako kartelgileentzat, haren eragina gehien nabari den adibidea Miguel Ángel Aguirrecheren afixa hauxe bada ere. (Mikel Bilbao)
Bibliografia hautatuta
- Novecentismo y Vanguardia, 1910-1936 : en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 222-223, n° cat. 65.
- Bilbao Salsidua, Mikel. Euskal kartelak 1902-1971 Carteles vascos. Gernika, Euskal Herria Museoa, 2012. p. 19.
- Bilbao Salsidua, Mikel. "El cartel en el País Vasco en los años veinte y treinta, un acercamiento a través de los carteles impresos en Gráficas Laborde y Labayen de Tolosa", Modernos a pesar de todo. I simposio de historia del diseño. 2016. pp. 7-8, il.
- Mensajes desde la pared : carteles en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1886-1975 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2015. pp. 224, 226, n° cat. 108.