Bilduma online eta irudien salmenta
Sileno
Anonimoa. XIX, mendea
Brontzea
9,9 x 3,2 x 2,87 cm
82/925
Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an
Gizon adintsu baten irudi biluzia. Estipite arkitektoniko baten forman dago landuta, beheko aldea alderantzikatutako piramide-enbor itxurakoa; bertan irudiren gibelaldean bildutako mantu txiki batetik jaisten diren toles horizontal kurbatuak egokitzen dira. Sabelaren gainean du jarrita irudiak bere eskuineko eskua, ezkerrekoa bularraren gainean tolestuta. Aurrerantz makurtuta du aurpegia, xerlo kizkurrez du osatuta paparreraino iristen zaion bizarra. Sudurra motza eta zabala. Begiak handiak, keinu mukerra marrazten duten bekain zimurrek estaliak. Buruaren goialdean ile xerloek eratutako ile marra. Buruaren gaina higatuta dago erabat, eta guztiz laua da, gainean beste elementuren bati leku egin izan balio bezala.
Silenoren irudikapenetan ohikoak diren ezaugarriak dauzka irudi honek, segizio bakotarreko pertsonaia horren ikonografian erabiltzen direnak baizik ez. Behe aldearen formari erreparatuz gero ondorioztatu daiteke altzari baten apaindurarako egitura arkitektoniko bateko zutabe txikiarena egingo zuela, segur asko egitura horren alboetan egongo zen. Irudi klasizista horiek zabalkunde handia izan zuten barrokoko eta neoklasikoko altzarietan, baita Frantziako estiloetan ere Bigarren Inperioaren garaira arte. Europako beste eskola batzuetan ere oso imitatuak izan ziren forma horiek.0}
Piezaren itxurari erreparatzen badiogu, ez dirudi antzinako pieza balitz bezala eskuratuko zutenik, Despuig kardinalaren bilduma osatu zen garaian oso arruntak baitziren gisa horretako altzariak. Guk uste dugu zegokion altzaritik aterea dela pieza hau, agian Raixako etxeko gainerako piezak biltzen zituen beira arasatik, eta baten batek egokitzat jo zuela gainerako piezekin batera gordetzea. (Ramón Corzo, 2011)
Bibliografia hautatuta
- Corzo Sánchez, Ramón. "Bilboko Arte Ederren Museoko antxinako brontzeak : Taramona-Basabe bilduma = Bronces antiguos del Museo de Bellas Artes de Bilbao : la colección Taramona-Basabe = Antique bronze figures at The Bilbao Fine Arts Museum : Taramona-Basabe Collection", Addenda, n° 1. 2011. pp. 467-469, n° 96.