Bilduma online eta irudien salmenta
Seto-yaki estiloko chairea
Anonimo japoniarra. XVIII. mendea
11 x 6 cm
82/1110
María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an
Tea gordetzeko ontzi hau Seto-yaki eskolakoa dela iruditzen zaigu guri. Tonalitate nabarretan eta laranjetan dago aplikatuta beiratua. Azalean inperfekzio nabari batzuk hautematen dira, eta horregatik sailkatu izan da Iga-yaki eskolako produkzioen artean, baina gure ustez aipatu estiloan kokatu behar dugu, formaz eta kolorez oso erregularra baita objektua. (Fernando García Gutiérrez, 2014)
Bibliografia hautatuta
- Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 58, n° cat. 32.
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 133, n° cat. 6.