Bilduma online eta irudien salmenta

Septiembre / 1929 / Regatas / Internacionales / Real Club Náutico / San Sebastian
Elósegui, Rafael
Donostia,24/10/1905 - Donostia, 01/06/1969
Koloretako litografia paperean
99,8 x 70,3 cm
R. Elosegui (eskuineko beheko angelua)
1929
82/1933
1981ean eskuratua
Irailaren 9 eta 13 artean egin ziren 1929ko Donostiako Nazioarteko Estropadak. 34 bailandrak hartu zuten parte, hainbat kategoriatan banatuak, Errege Kopa, Kristina Erregina Kopa, edo Gran Kursaal Kopa lortu nahian, besteak beste. Rafael Elosegui, Klub Nautikoko kidea eta ohiko parte hartzailea estropada horietan, arduratu zen lehiaketa iragartzeko kartela egiteaz, 1928ko ediziokoa ere berak egina baitzen. Bi proposamenek oso antzeko mintzaira badute ere, egia dena da 1929ko kartelean galdu egiten direla aurrekoan presente zeuden tokiko paisaiarekiko erreferentzia guztiak. Hala bada, askoz ere inguru neutroago batek hartu zuen Kontxako badiaren irudiaren lekua, eta paisaiaren abstrakzio prozesua antzematen da bertan, 1930eko nazioarteko estropadetarako kartelean bururatuko zena.
Izugarrizko gertakizuna izan ziren 1929. urteko Donostiako Nazioarteko Estropadak, tokiko eta nazioko prentsan izan zuten oihartzunari erreparatzen badiogu. Gainera, garai berean egin zen beste ekitaldi bat izan zuten lagun, hauxe da, Santander-Bilbo, Bilbo-Donostia eta Donostia-Arcachon ibilbideak izan zituzten estropada-gurutzaldiak, irailaren 3an, 8an eta 18an egin zirenak. Bilboko Real Sporting Klubak antolatu zituen haiek, Santanderreko Real Club Marítimo, Arcachongo Societé de la Voile et de l'Automobile, eta Donostiako Real Club Náutico elkarteen laguntzarekin. Bela denboraldi garrantzitsua izan zen 1929koa, eta haren testigantza gisa iritsi zaigu Rafel Eloseguiren kartel moderno hau, Otto Baumberger suitzarrak (1889-1961) 1936. urtean Thun aintzirako (Suitza) bela eskola iragartzeko egin zuenetik oso hurbil dagoena planteamenduetan. (Mikel Bilbao)
Bibliografia hautatuta
- "Carteles en el Museo de Bellas Artes de Bilbao", Guía de Exposiciones, n° 86. 1987. n° cat. 19.
- Arte grafikoak Euskadin eta Katalunian, 1888-1936 = Las artes gráficas en Euskadi y Cataluña, 1888-1936 [Cat. exp.]. Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritzaren = Gobierno Vasco, 1988. p. 42.
- Novecentismo y Vanguardia, 1910-1936 : en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 236-237, n° cat. 72.
- Bilbao Salsidua, Mikel. Euskal kartelak 1902-1971 Carteles vascos. Gernika, Euskal Herria Museoa, 2012. p. 21.
- Mensajes desde la pared : carteles en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1886-1975 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2015. pp. 214, 216, n° cat. 102.
- Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 160-161, n° cat. 90.