Seated Figure (Figura eserita) - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Seated Figure (Figura eserita)

Lipchitz, Jacques

Druskieniki, Lituania, 1891/08/22-Capri, Italia, 1973/05/26

Brontze urtua

87 x 21,3 x 16,5 cm

JLipchitz (Atzealdea, oinarrian)

1915

03/26

2003an eskuratua

Brontze urtu hau Jacques Lipchitz eskultorearen 1915eko sorkuntza garai bikainean koka dezakegu, hain zuzen ere, 1914. urtean Espainian barrena Diego Rivera mexikar margolariarekin batera (aurreko urtean ezagutu zuen Parisen) egindako bidaiaren ondorengo garaian. Riverak erretratu kubista bat egin zion, eta baita atelierreko kide zuen Amedeo Modiglianiri ere. Montparnassen Lipchitzek Picassoren eta Braqueren kezkak eta proiektuak partekatu zituen, kubismoaren aitzindari gisa, izan ere, haiek iraultza artistiko gisa ekin zioten kubismoari, perspektiba zentralean oinarritzen ziren Errenazimentuko margolanetatik urrunduz. Lipchitz izan zen, halaber, eskulturan hiztegi kubistaren oinarriak formulatu zituenetako bat. Kubismoa, estilo bat baino gehiago, espazioari begiratzeko filosofiari zabaltzen zaion ate bat da, gero bere modura erabili zuena. Interesatu zitzaizkion, halaber, arte "primitibo" deituaren totemaren zentzua --1913an egur landuko katilu bat erosi zuen Dahomeyn-- eta eszitiarren obelisko antropomorfoak, hala nola, Brontze Aroko kurgan estelak.

Mallorcan, Riverarekin batera egindako oporraldietan ekin zion Lipchitzek lehenengo lan kubistei, esate baterako Marinela gitarrarekin, eta egurrezko hainbat eraikuntzari. Parisera itzulita, Burua (Staatsgalerie Stuttgart) lana egin zuen harrian, eta hura izan zen haren lehenengo eskultura kubista, bizitza organikoaren zentzua emanez, eta duintasun monumentalaren sentimenduarekin, elkarri lotutako bi plano eskulturalen bitartez. Orduz geroztik, totem-eraikuntza gisako pieza sail bat sortu zuen.

Figura eserita etxe orratz bat bezala goratzen diren masen arkitektura gisa agertzen da, obelisko organiko bat bezala, eta, aldi berean, barne espazioaren eta kanpo espazioaren topaleku baten moduan. Era honetako lanekin, garai hartako hiru arkitekto onenen arreta erakarri zuen, bildumagile eta adiskide izan zituenak: Robert Mallet-Stevens, Pierre Chareau eta Le Corbusier, 1925ean bere estudioa egin ziona. Lipchitzen miresle izan ziren, halaber, Gustave eta Auguste Perret anaiak, garrantzizko ingeniari eta eraikitzaileak. Chareau, Maison de Verre ospetsuaren egilea, bere emazte Dollierekin batera (Louise Dyte), euskarri ona izan ziren eskultorearentzat bizitza osoan zehar, eta bereziki New Yorkeko erbestealdian. Hiri horretan ere harremanak izan zituen arkitektoekin: 1953an Martin Lowenfish-ek estudio berri bat egin zion Hastings-on Hudson-en eta 1958an Philip Johnson-ekin jardun zuen lankidetzan Roofless Church-en, New Harmonyn (Indiana).

Lipchitz arkitektoen begiradari oso lotuta egon zen beti, eta bere lan eskultorikoak arkitekturari begiratuz osatu zituen. Are gehiago, bere eskulturaren bilakaerak Berniniren mugimendu barrokora jo zuen. 1915eko lan hauek horrela definitu zituen Waldemar George idazleak L'Amour de l'Art aldizkarian (1921): «architectures formelles [...] organismes créés [...] avec un sens de la composition, de la mesure et de l¿équilibre qui leur confèrent l¿aspect de petits édifices d¿un style monumental». [Kosme de Barañano]

Bibliografia hautatuta

  • Jacques Lipchitz : dibujos y esculturas [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2003. pp. 19-20, n° cat. 15.
  • Jacques Lipchitz : dohaintza = donación = donation [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 169.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 169.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 169.
  • Adquisiciones 02/07 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 52-53, n° cat. 17.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 171, n° cat. 122.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 171, n° cat. 122.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 171.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 171.
  • 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 220-221, sin n° cat.
  • 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 220-221, sin n° cat.
  • 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 220-221, sin n° cat.
  • 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 220-221, sin n° cat.
  • Genealogías del arte, o la historia del arte como arte visual [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Juan March ; Museo Picasso Málaga, 2019. pp. 203, 458, n° cat. 102.