Bilduma online eta irudien salmenta
Santa Luzia. Durango
Regoyos y Valdés, Darío de
Ribadesella (Asturias), 1857/11/01 - Bartzelona, 1913/10/29
Olioa mihisean
65 x 55,3 cm
Regoyos (eskuineko beheko angelua)
1907
82/131
1924an eskuratua
1907ko martxoan, Donostian bizi zela, Regoyosek erabaki zuen denboraldi baterako Durangora joatea bizitzera familia osoarekin, itsas bazterreko hezetasun handitik urruntzeko. Olmedal kaleko 46. zenbakian jarri zen bizitzen, hirugarren eskuinean, Daniel Zuloaga eskultorearen anaia Eusebio Zuloaga de la Prida bizi zen etxearen azpian kasualitatez. Eskultore horrekin bazuen halako adiskidetasun bat.
Ez zuen etxebizitza hura bakarrik alokatu, baizik eta baita apartamendu bat ere Iurretan, Urkiola mendira eta haranera ikuspegi bikainak zituena, eta hantxe egokitu zuen bere estudioa. Durangon bizi izan zen bitartean, hainbat obra egin zituen, eta haien artean dago Santa Luzia mendiaren ikuspegi hau.
Atzealdean, bastidorean bere eskuz idatzitako izenburuari erreparatzen badiogu, eta zein urtetan egin zen (1907) aintzat hartzen badugu, egilearen garai inpresionista helduaren barnean dago margolan hau. Hartan, erabilitako koloreen zehaztasunari esker lortzen du berau margotzeko zein egun mota aukeratu zuen erakustea, hodeiekin eta ostarteekin, lurreko zenbait lekutan hodeien itzalak proiektatzen zituztenak.
Oraingo honetan, berriro ere lurzorua baino nabarmen gorago jartzea erabaki zuen margolariak irudia zentratzeko, erdiko parean geldituz, hori guztia Santa Luzia mendia ondo irudikatzeko, tarteko muinoek hari handitasuna ken ez ziezaioten. Planteamendua guztiz ondo lortua du obra honek. Regoyosek bi zati nagusitan banatu du margoaren eremua, hurbileko eremua eta tartekoa eta mendia hodeiz betetako zeruaren azpian, eguzkia haien artetik sartzen.
Hodeiek lurrean uzten dituzten itzalak argi sortekin tartekatzen dira, mendia bera atzematera iritsi arte, paisaiari bizia emanez, hodeiekin eta haien malba koloreekin osatuz, eguzki izpiei iragazkortasun hori emateko. Erabilitako teknikak erakusten du puntillismoaren alorrean ezagutza helduak dituela artistak, estilo hori behar bezala erabiltzen baitu lurra xehetasun guztiekin margotzeko, ospelean egon arren.
Regoyosen paisaiak ez dira abstrakzio idealista baten fruitu, bere begiekin ikusten zuenaren emaitza baizik, horrexegatik jaso zuen obra honetan artzain bat bere artaldearekin. Eszenako zati hori kenduta ere ez zen margolanaren kalitatea aldatuko, baina berak ikusten zuena agertu nahi izaten zuen beti. Irailean, Dariok Durango utzi zuen eta Bilbora itzuli zen. [Juan San Nicolás]
Bibliografia hautatuta
- Exposición-homenaje a Dario de Regoyos, 1859-1913 [Folleto]. Bilbao, Asociación Amigos del Museo, 1951. s. p., n° cat. 73.
- Exposición organizada con motivo de la concesión, por la Real Academia de Bellas Artes de San Fernando, de la Medalla de Honor al Ayuntamiento de la Villa [Folleto]. Bilbao, Ayuntamiento, 1952. n° cat. 52.
- Fernández Avello, Manuel. Pintores asturianos. Oviedo, Banco Herrero, 1971. pp. 101, 113.
- Pintores y escultores vascos de ayer, hoy y mañana. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, vol. I, 1973. p. 43.
- Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 100. (Con el título Santa Lucía - Durango).
- Bakedano, José Julián. "Darío de Regoyos en Durango", Ibidem : artes y letras, n° 4. 1984. p. 93, fig. 10.
- Arana Martija, José Antonio. Eresoinka : embajada cultural vasca, 1937-1939. Vitoria-Gasteiz, Gobierno Vasco = Eusko Jaurlaritza, 1986.
- Pabellón español : exposición internacional de París, 1937 [Cat. exp.]. Madrid, Ministerio de Cultura, 1987. pp. 159 y 241
- Arnáiz, José Manuel [dir.]. Cien años de pintura en España y Portugal, 1830-1930. Madrid, Antiquaria, vol. IX, 1992. pp. 22, 32.
- Darío de Regoyos : pinturas [Cat. exp.]. Pamplona, Caja de Ahorros de Navarra, 1997. p. 28.
- Entre la figuración y la abstracción : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Pamplona, Museo de Navarra, 1999. pp. 48-49.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 204-205, n° cat. 51.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Consorci de Museus de la Comunitat Valenciana ; Caja Duero, 2006. pp. 204-205, n° cat. 51.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Sevilla, Caja Duero, 2007. pp. 204-205, n° cat. 51.
- San Nicolás, Juan. "Darío de Regoyos : bere prestakuntza, bizitza eta obra = aspectos de su formación, vida y obra = Aspects of this training, life and work", B'07 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 3. 2008. p. 229, fig. 14.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 444-445, n° cat. 95.
- Darío de Regoyos, 1857-1913 : la aventura impresionista [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2013. pp. 180, 255, n° cat. 92.
- Darío de Regoyos, 1857-1913 : la aventura impresionista [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Colección Thyssen-Bornemisza, 2013. pp. 180, 255, n° cat. 92.
- San Nicolás, Juan. Darío de Regoyos : catálogo razonado = catalogue raisonné. Madrid, Fundación Azcona ; Museo de Bellas Artes de Asturias , 2014. p. 400, n° cat. 543.
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 73, 75, il.
- Quintanal Sánchez, Inmaculada [Ed. lit.]. Darío de Regoyos, en su centenario. Oviedo, Real Instituto de Estudios Asturianos, 2015. p. 40.
- Manterola, Ismael [coord.]; Onaindia, Mikel [coord.]. "Bilbao 1919 : la Exposición Internacional de Pintura y Escultura = Bilbao 1919 : Nazioarteko Pintura eta Eskultura Erakusketa [Recurso electrónico]", Boletin 11 = Bulletina 11. 2019. p. 59.
- Darío de Regoyos : Durangoko begirada inpresionista = una mirada impresionista de Durango [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Arte e Historia de Durango, 2012. pp. 74-75, il.
- "Cuales fueron los dieciseis cuadros enviados por los rojos al Extranjero, otros trece han sido encontrados en el Carlton", Hierro. 28 de septiembre de 1937. p. 3.