Bilduma online eta irudien salmenta
Santa Ana, Ama Birjina eta Haurra
Weckmann, Niklaus. (-en zirkulua)
Ulm-en dokumentatua, Alemania, 1481 eta 1528 bitartean
Egur polikromatua
151 x 43 x 30 cm
c. 1510-1520
69/387
1957an eskuratua
Dogma 1854ra arte onartu ez bazen ere, Erdi Aroaz geroztik oso zabalduta zegoen sinesmena zen, Maria, sortzez, bekaturik gabea zelakoa -sine macula-. Horrek azaltzen du haren guraso Ana eta Joakinen -Biblian ez dira agertzen- debozio berezia, garai hartako artelan askotan nabarmendua. Ana eta Joakin Urrezko Atean elkartu zireneko unearen adierazpenez eta Ama Birjinaren jaiotzari buruzkoez gainera, Alemaniako XIII. mendeaz geroztiko irudi askotan agertzen dira Santa Ana, haren alaba Maria eta Jesus iloba -amaren besoetan-. Hasieran, irudi eseriak gailendu ziren; baina XV. mendean eta XVI. mendearen hasieran zutik ere agertzen dira askotan, eskultura honetan, esaterako. Era honetako beste obra batzuek ez zuten testuinguru konplexurik; honako hau, aldiz, badirudi erretaula bateko kutxan zegoela, beste irudi batzuen alboan.
Aurretik ikusteko moduan landuta dago. Atzetik, hutsik dago eskultura, arinagoa izateko eta egurra pitzatzeko arriskua saihesteko. Polikromia zaharra ere -benetan bikaina-, aurretik ikusteko sortua da. Litekeena da aurreragoko obraren batean lan honen zatiren bat berregin izana, baina jatorrizkoaren itxurari eutsi diola dirudi. Bereziki azpimarratzekoa da urrezko harizko brokatu aberats baten imitazioaren arrastoa, molde batean ezarritako metalezko orri meheez egina.
Obraren jatorriaren berririk ez dago; baina, estiloari erreparatuta, argi esan daiteke Ulmeko estilokoa dela, XV. mende osoan Suabiako arte-gune nagusia izan zen hirikoa. Zehatzago, hiru figuren aurpegiek mende amaierako hiri hartako eskultore nagusi Michel Erhartek finkatutako tradizioari jarraitzen diote. Edonola ere, are hurbilago dute Niklaus Weckmann artista gaztexeagoaren egikera. Haren tailer bikain eta oparoa nabarmendu zen XVI. mendeko lehen hamarkadetan Ulmeko ekoizpenean, eta Santa Anaren irudi hau haren oso hurbileko artista batena dela dirudi. [Matthias Weniger]
Bibliografia hautatuta
- Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 160, n° cat. 387. (Con el título Santa Ana, la Virgen y el Niño, y como Anónimo Alemán del siglo XV)
- Sánchez-Lassa de los Santos, Ana. "Conservación y restauración en el Museo", Urtekaria 1983 : asterlanak, albistak = Anuario 1983 : estudios, crónicas. 1984. pp. 11-30.
- Hernández-Redondo, José Ignacio. "La Santa Ana Triple : una obra Suaba asignable al Taller de Michel Erhart, escultor de Ulm". 1991. Urtekaria 1990 : asterlanak, albistak = anuario 1990 : estudios, crónicas . pp. 57-66. (Con el título Santa Ana, la Virgen y el Niño, y atribuido a Michel Erhart)
- Zugaza, Miguel ... [et al.]. Maestros antiguos y modernos en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2001. p. 25.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 22.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 22.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 22.
- Weniger, Matthias. "Ama Birjinaren iragaitza eta Santa Ana, Ama Birjina eta Haurra : Alemaniako bi lan gotiko berantiar, Bilboko Arte Eder Museoan = La Dormición de la Virgen y Santa Ana, la Virgen y el Niño : dos obras tardogóticas alemanas en el Museo de Bellas Artes de Bilbao = The Dormition of the Virgin and Saint Anne, the Virgin and Child : Two Late Gothic artworks from Germany at the Bilbao Fire Arts Museum", B'08 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 4. 2009. pp. 15-65.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 23, n° cat. 12.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 23, n° cat. 12.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 23.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 23.
- 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 46-47, sin n° cat.
- 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 46-47, sin n° cat.
- 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 46-47, sin n° cat.
- 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 46-47, sin n° cat.