San Vicente de la Barquera. Gaztelua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

San Vicente de la Barquera. Gaztelua

Regoyos y Valdés, Darío de

Ribadesella (Asturias), 1857/11/01-Bartzelona, 1913/10/29

Olioa

35 x 55 cm

Regoyos (eskuineko beheko angelua)

85/314

Pilar Barbier Andía andrearen legatua 1985ean

San Vicente de la Barquera. Hondarrak eta San Vicente de la Barquera. Gaztelua obrak 1910eko udan egin zituen, Ontanedan bizi zenean. [...] Beste mihisea gazteluaren ikuspegi bat da, iluntzean, eta erliebez beteriko argi eta geriza efektu bat dauka. Eraikin zahar historiko horren ehundura maisuki erreproduzitzen du, baita kokalekutzat daukan mendiko landaretza ere. Horri laino zuriz, urdinez eta malbaz beteriko zerua gehitu behar zaio, zeinak kontrastea egiten duen mendiko berdeekin eta okreekin. Hau da, kolorez beteriko paisaia lortzen du. [Juan San Nicolás, 2008]

Bibliografia hautatuta

  • Paisajea Bilboko Arte Eder Museoko Bilduman : Regoyosetik Canejara = El paisaje en la Colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao : de Regoyos a Caneja [Cat. exp.]. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 2006. p. 30-31.
  • San Nicolás, Juan. "Darío de Regoyos : bere prestakuntza, bizitza eta obra = aspectos de su formación, vida y obra = Aspects of this training, life and work", B'07 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 3. 2008. pp. 241.
  • San Nicolás, Juan. Darío de Regoyos : catálogo razonado = catalogue raisonné. Madrid, Fundación Azcona ; Museo de Bellas Artes de Asturias , 2014. p. 356, n° cat. 473.
  • Quintanal Sánchez, Inmaculada [Ed. lit.]. Darío de Regoyos, en su centenario. Oviedo, Real Instituto de Estudios Asturianos, 2015. p. 41.