San Sebastian / Gran Premio / de España / XI Circuito Automovilista / 22 septiembre 1935 - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

San Sebastian / Gran Premio / de España / XI Circuito Automovilista / 22 septiembre 1935

Gómez Acebo, Javier Viejo Santamarta, Máximo

Madril, 1902/02/19 - ? , década de 1970 Santas Martas (León), 19/05/1905 - México D.F., 19/06/1956

Koloretako litografia paperean

100,2 x 69 cm

Viejo Santamarta / GAcebo (eskuineko beheko angelua), Viejo Santamarta / GAcebo (ezkerreko behe-angelua)

1935

82/1914

1981ean eskuratua

Espainiako Sari Nagusia iragartzeko afixen lehiaketarako oinarriek afixa horretan idatzi beharrekoak, neurriak eta beste kontu batzuk zehazten zituen, esate baterako, (...) gehienez ere lau koloretan egin behar zela, zuria kontuan hartu gabe, eta haren kopia litografikoa ahalbidetuko zuen edozein prozeduraren bidez landua behar zuela (...). Horrenbestez, 1935eko abuztuaren 10ean amaitu zen jatorrizko lanak aurkezteko epea, eta Kursaaleko aretoan jarri zituzten ikusgai Espainia osoko artistek aurkeztutako 82 zirriborroak. Gipuzkoako Automobil Klubeko presidente Manuel Rezolak, Turismo Patronatu Nazionaleko ordezkari Carlos Resinesek eta Julide Tellaeche artistak (1884-1957) osatu zuten epaimahaia, eta 250 pezetako kontsolamenduzko saria eman zioten Jiménez Zarcok aurkeztutako zirriborroari eta 750 pezetako sari nagusia Maximo Viejo Santamartak eta Javier Gómez Acebok Dardo izengoitiarekin aurkeztu zuten afixari.

Máximo Viejoren eta Javier Gómez Aceboren proposamenaren planteamendu formala eta ikonografikoa erabat urruntzen da aurreko edizioetako zirriborroenetatik. Horrenbestez, hogeigarren eta hogeita hamargarren urteen hasierako afixa guztietan lasterketa autoa nagusitzen zen bazen ere elementu ikonografiko nagusi gisa, afixa honetan gidariaren irudia nabarmentzen da, soilik bolantearen, aurreko haizetakoaren eta abiaduraren sentsazioaren bidez iradokitzen da autoa. Izan ere, afixaren erdia baino gehiago hartzen du gidariak, hondoko paisaiaren aurrean ageri da. Ulia menditik begiratuta, Kontxako badiak hartzen du afixaren hondoa. Bestalde, oso adierazpide esplizitu batzuetan oinarritzen da afixa hau, hortxe dauzkagu kirol honi atxikiriko lastertasunarekiko grina eta nola paisaia bihurgunetsuak hala belaontzi txikiek ahalbidetzen duten efektu bizia. Kontu horiek guztiak estu lotuta daude futurismoaren postulatu batzuekin, eta emaitza plastikoak zuzeneko erlazioa du hogeigarren eta hogeita hamargarren urteetako afixagile batzuen lanekin, esate baterako, Aldo Mazza (1880-1964), Plinio Codognato (1878-1940), eta Federico Seneca (1891-1976) artistek landutako afixekin. (Mikel Bilbao)

Bibliografia hautatuta

  • Arte y artistas vascos de los años 30 = 30 urtearen hamarkadako euskal artea eta artistak [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Guipuzcoa, 1986. p. 248.
  • "Carteles en el Museo de Bellas Artes de Bilbao", Guía de Exposiciones, n° 86. 1987. n° cat. 26.
  • The art of spanish posters : an exhibition of traditional political and artistic publicity [Cat. exp.]. Japan, Art Life, 1991. p. 107. N° cat. 57
  • Novecentismo y Vanguardia, 1910-1936 : en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 232-233, n° cat. 70.
  • Bilbao Salsidua, Mikel. Euskal kartelak 1902-1971 Carteles vascos. Gernika, Euskal Herria Museoa, 2012. p. 20.
  • Mensajes desde la pared : carteles en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1886-1975 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2015. p. 230, n° cat. 110.