Sakramentu Santuaren eztabaida - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Sakramentu Santuaren eztabaida

Volpato, Giovanni

Bassano (Italia), 1733-Erroma, 1803

Akuafortea eta xixela paperean

57,4 x 79,1 cm (moztuta)

1775-1784

82/1545

Jatorri ezezaguna

Sakramentu Guztiz Santuaren liskarra izenaz ezagutzen bada ere, Eukaristiaren Garaipena da errealitatean. Goiko aldean ikus daiteke Trinitate Guztiz Santua Ama Birjinarekin, eta San Joan Bataiatzailea Kristoren inguruan, alboan Eliza garailea, bibliako pertsonaiek eta santuek osatua. Beheko aldean, berriz, Ostia Sakratua aldarearen gainean eta alboetan Eliza militanteko pertsonaiak, tartean Aita Santuak, Apezpikuak, Elizako Aitak eta beste. (Concha Huidobro)

Bibliografia hautatuta

  • Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 92-95.