Bilduma online eta irudien salmenta
Pudicitia motako eskantzailea – 82/850
Anonimoa, II. mendea, K.a.
Brontzea
7,13 x 1,50 x 0,9 cm
82/850
Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an
Emakume baten irudia, zutik. Hankak elkartuta dauzka, zuzen eta paraleloan, oinak punta biribileko bota lodietan sartuta. Gorputz osoa dago ezkerreko sorbaldatik diagonalean luzatzen den mantuak estalita, gorputzaren gibelaldean mantuaren toles bat baizik antzematen ez dela. Aitzinaldean eskuineko besoari dagokion hanpadura nabari da, bularrari itsatsita baitu mantuaren azpitik. Ezkerraldean aurrerantz irekitako eskua ageri da, objekturen bati helduko zion akaso, baina epaitondo kamuts bihurtuta geratzeraino dago higatuta. Oso lodia du lepoa, ia ez zaio burutik bereizten, burua txiki samarra baitu. Orrazkeratik kopeta inguratzen duen kiribildura nabari zaio, eta hazpegietatik sudurra eta begien alboetako zuloak baizik ez.
Trauskil landutako irudia da, aurreko piezarekin antz handia duena baina prozeduretan are laburragoa dena. Egitura fusiforme batera murriztu du egileak gorputza, gerria ez dago markatuta eta sorbaldak berdindu egiten dira lepoarekin. Aurreko irudiaren aldaera bat dela esan behar dugu, itxurari eta kontserbazio egoerari erreparatuta jatorri berekoak izan behar baitute. Italiako tailer handietan ez baizik eta bazter giroko tailer batean lantzen zituzten irudi trauskilagoen artean kokatu behar dugu honakoa. (Ramón Corzo, 2011)
Bibliografia hautatuta
- Corzo Sánchez, Ramón. "Bilboko Arte Ederren Museoko antxinako brontzeak : Taramona-Basabe bilduma = Bronces antiguos del Museo de Bellas Artes de Bilbao : la colección Taramona-Basabe = Antique bronze figures at The Bilbao Fine Arts Museum : Taramona-Basabe Collection", Addenda, n° 1. 2011. pp. 387-389, n° 75.