Bilduma online eta irudien salmenta
Profeta handia
Gargallo, Pablo
Maella, Zaragoza, 1881/01/05-Reus, Tarragona, 1934/12/28
Bronce fundido
234 x 77 x 46 cm
P. GARGALLO (eskuin-angelua, atzealdea)
1933
82/266
1975ean eskuratua
Profeta handia Gargallok egindako eskultura monumentalena da, bai eta XX. mendeko lehen zatiko Espainiako eskulturako eta bere lanetako adierazgarrienetako bat ere. Eskulturaren zazpi ale daude brontzean galdatuta eta munduko zenbait museo nahiz bildumatan banatuta. Pieza hau eskulturagilearen azken etapakoa da, eta indar erritmiko izugarria du. Hain zuzen ere, eskulturaren barne-erritmoa aurkitzea Gargalloren lorpen artistiko handienetakoa izan zen ikuspegi formalari begira. Profeta handia lanean, hutsunea oinarrizko elementu plastikoa da, bolumen eta lerro makurren lengoaiaren barruan.
Gargallo garai hartako eskulturako aitzindarietako bat da, beraz. Ordura arte bigarren mailako materialtzat hartzen zuten metala hasi zen eskulturan erabiltzen, eta bere adierazpen-aukera anitzak landu zituen. Aurrekari hurbilena burdinazko arte modernista da, eta ondo baino hobeto ezagutu zuen Bartzelonan, XX. mendearen amaieran. 1909tik 1915era Parisen egon zenez eta Picassoren adiskide mina zenez, kubismoko deskonposizio formala ikertu zuen, eta bere estilo bereizgarrienari eman zion hasiera. [Santiago Arcediano]
Bibliografia hautatuta
- Gargallo [Cat. exp.]. Madrid, Galería Theo, 1975. pp. 57, 72, il.
- Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 143. (Con el título El gran profeta).
- De Picasso a Bacon : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Segovia, Museo de Arte Contemporánea Esteban Vicente, 1999. pp. 80-81.
- Entre la figuración y la abstracción : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Pamplona, Museo de Navarra, 1999. pp. 64-65.
- Pablo Gargallo [Cat. exp.]. Valencia, IVAM, 2004. pp. 28-29, 36-37, 48-51, 80-81, 320-321, 354-355, 372-373, 375-376, 383.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 158.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 158.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 158.
- Pablo Gargallo [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Kutxa Fundazioa = Fundación Kutxa, 2007. pp. 86-87, 125.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 161, n° cat. 113.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 161, n° 113.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 161.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 161.
- Maestros : Museo de Bellas Artes de Bilbao . Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2016. pp. 100-101, il.
- Maisuak : Bilboko Arte Ederren Museoa. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2016. pp. 100-101, il.
- Masters : Bilbao Fine Arts Museum. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2016. pp. 100-101, il.
- Maîtres : Musée des Beaux-Arts de Bilbao. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2016. pp. 100-101, il.
- 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 252-253, sin n° cat.
- 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 252-253, sin n° cat.
- 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 252-253, sin n° cat.
- 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 252-253, sin n° cat.