Bilduma online eta irudien salmenta
Pintura – 82/2157
Zumeta, José Luis
Usurbil (Gipuzkoa), 19/04/1939
Olioa oholari itsatsitako mihisean
100 x 156,5 cm
Zumeta (eskuineko behe-angeluan)
c. 1971
82/2157
1971n eskuratua
Abstrakzio erradikaleko margolan horien ondorioz, deskripzio konplexu eta biziagoak egiten hasi zen laster. Bertan, gatazka ilunak antzematen ziren, eta, beti distiratsua zen kolorearen bitartez, drama kolektiboaren berri eman zuen. Izan ere, nekez izan zitekeen frankismoko azken urteetan herrialdean bizitakoa ez beste drama bat. 1971. urtearen inguruko Pintura ziklo horretako lehen zatiko adibidea da. Ziklo horren amaieran, ostera, abstrakzioa ez zen hain oldarkorra, eta bazirudien Europako mugimendu informalistako zenbait proposamen berreskuratzen zituela. [Javier Viar]
Bibliografia hautatuta
- Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 133. (Con el título Pintura).
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 154-155.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 154-155.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 154-155, n° cat. 85b.