Bilduma online eta irudien salmenta
Pietatea – 82/804
López Portaña, Vicente
Valentzia, 1772/09/19 - Madril, 1850/06/22
Arkatza eta tinta txinatarra pintzelarekin
12,2 x 17 cm (papera) 9,7 x 14,7 cm (irudia)
V.te Lopez f.t (ezkerreko behe-angeluan)
c. 1798-1800
82/804
Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an
Gamborinok grabatutako Gurutze Bideko hamahirugarren geldialdia lantzeko marrazkia.
Europar pinturan oso gai errepikatua da honakoa gotikoz geroztik. Pasarte honetan Doloretako Ama Birjina ageri da altzoan Seme hilaren gorpua duela. Serie osoko konposizio onenetakoa da, zalantzarik gabe artistak ikonografia honen inguruan ezagutuko zituen eredu askok eraginda egongo da, izan ere, etzana da konposizioaren eskema orokorra, pertsonaien jarrerak dotoreak eta lasaiak dira, van Dyckeren urruneko oihartzunen erakusgarri. Gainera, Riberaren ereduen eragina ere nabari da eszena honetan, batez ere Kristoren eskua musukatzen ari den Madalenaren irudian.
Ondoan negar batean ari da San Juan erabat atsekabeturik, gurutzearen oinetan, eta Jose Arimateakoak arantzadun koroa duen azpilari eusten dio ondoan beste gizon on bat duela. Agian hilobi bat iradokitzen duen arkitektura soil batek eta hondo harkaiztsu batek osatzen dute konposizioa.
Ama Birjinaren irudiak, dramatikotasun handikoa bere espresioan, Bayeuren emakumeen modeloen eragina uzten du agerian, izan ere haren lanak izango zituen eredugarri Lópezek Gortean egindako lehenengo egonaldiko ikastaldian. (José Luis Díaz, 2005)
Bibliografia hautatuta
- Vicente López : 1772-1850 : dibujos para grabados [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1985. pp. 60-61, fig. n° 23.
- Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 134-135.