Bilduma online eta irudien salmenta
Parmako Maria Luisa erreginaren erretratua
Carnicero, Antonio
Salamanca, 1748/01/10-Madril, 1814/08/21
Olioa mihisean
83 x 62,5 cm
c. 1789
69/47
Laureano de Jado jaunaren legatua 1927an
Goyaren 1789ko jatorrizko obra batean oinarritua dago erretratu hau. Aldaerak aldaera, erakunde ofizialentzat ugari egin ziren erreginaren kopietako bat da. Gorputz erdiaren irudia da, hondo neutroan, jantzi urdina darama, parpailekin, eta arrosa koloreko begizta bat bular gainean. Ileorde handi bat darama erreginak, aurpegia hautseztatu gabe, eta apaingarri gisa brillantezko bitxiak, lumak eta kolore urdineko tula izarrez apaindua, garai hartako moda frantsesari jarraiki. Maria Teresa Austriako enperatrizaren ordenako esmaltezko gurutzea darama bular gainean eta bizkarra estaltzeko, berriz, mantu gorria, urrez brodatutako lis lore gorriekin eta erbinude larruz forratua, errege-erreginen adierazgarri.
Berrogei bat urte zituela edertasuna galdu bazuen ere, izan zituen hogeita lau erditzeengatik neurri handi batean, oraindik eusten dio bere itxura harroari eta nolabaiteko bizitasuna nabari zaio begiradan. Abaniko bati eusten dio arduragabe eskuineko eskuarekin eta bere itxuraren zurruntasuna arindu nahi du aurpegian antzematen zaion barre murritzak. Ezkerreko lokian partxe beltz koloregaldu bat ageri da, askotan izaten zuen haginetako mina arintzeko izango zen segur aski. (Ana Sánchez-Lassa)
Bibliografia hautatuta
- Plasencia, Antonio. Catálogo de las obras de pintura y escultura del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Imprenta Provincial, 1932. p. 50, n° cat. 196. (Con el título Retrato de la reina María Luisa de Parma, y como copia de Francisco de Goya)
- Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 22, n° cat. 47. (Con el título Retrato de la Reina Dª María Luisa de Parma, y atribuido a Antonio Carnicero)
- Camón Aznar, José ; Morales y Marín, José Luis ; Valdivieso González, Enrique. Arte español del siglo XVIII. Madrid, Espasa-Calpe, 1984. p. 182.
- Martínez Ibañez, María Antonia. "La Pintura de Antonio Carnicero en el País Vasco", Urtekaria 1988 : asterlanak, albistak = Anuario 1988 : estudios, crónicas. 1989. pp. 54-55, il.
- Sánchez-Lassa de los Santos, Ana ; Galilea Antón, Ana María. "Restauración de ”Elevación de un globo ante La Corte de Carlos IV” con la colaboración del Rotary Club Bilbao", Guía de Exposiciones, n° 204. 1994. s. p.
- Antonio Carnicero Mancio [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Salamanca y Soria, 1997. pp. 54-55, n° cat. 5.
- Antonio Carnicero, 1748-1814 [Cat. exp.]. Madrid, Ayuntamiento de Madrid, 1997. p. 122, il.
- Zugaza, Miguel ... [et al.]. Museo de Bellas Artes de Bilbao : maestros antiguos y modernos. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa = Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 1999. p. 134.
- Cava Mesa, María Jesús. Un paseo por la historia de Bilbao. Bilbao, Universidad de Deusto, 2008. p. 93-94.
- España, 1808-1814 : de súbditos a ciudadanos [Cat. exp.]. Albacete, Sociedad don Quijote de la Mancha, Sociedad Estatal de Conmemoraciones Culturales, 2008. p. 238.
- Goya & Beethoven [Cat. exp.]. Thesalónica, Teloglion Foundation of Art, 2011. pp. 18-20. (Edición en griego)