Paisaia figurekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Paisaia figurekin – 82/2211

Guiard Larrauri, Adolfo

Bilbao, 1860/04/10-Bilbao, 1916/03/08

Akuarela eta grafitoa paperean

13,1 x 18,4 cm

a guiard (ezkerreko beheko angelua)

1901

XX. Mende hasiera

82/2211

Ricardo Gaminde jaunaren dohaintza 1924an

1901eko Aste Santuan, Bizkaiko Aldundiak Gernikako Batzar Etxeko beirateetarako kartoiak egin zitzala eskatu baino apur bat lehenago, Adolfo Guiardek txango bat egin zuen lagun batzuekin Nafarroan, Zaragozan, Sorian eta Burgosen barrena, margolariak berak "Aste Santu mistiko-artistiko" deitu zion astean. González de Duranaren arabera, Enrique Areilza, Telesforo Aranzadi, Leopoldo Gutiérrez Abascal eta Vicente Fidalgo izan ziren beste bidaideak, gisa honetako txangoetan ibili ohi zen bilbotar taldea osatzen zutenak; agian Manuel Losada ere gehitu beharko genioke talde horri.

Ezin ahantzizkoa da bidaia hori Silosko Santo Domingo Monasteriora iristean bidaiariak bidelapurtzat hartu zituztelako fraideek eta jende andanak atxilo hartu zituelako gure lagunak.

Soriako probintzian besteak beste Agreda, Almazan, Burgo de Osma eta Soria hiriburua bisitatu zituzten, baina ezin izan dugu bi akuarela hauetan irudikatzen den lekua identifikatu; ikuspuntu ezberdinetatik begiratutako eliza baten eta beraren apunteak dirudite biek. Orientazio aldaketa txiki horrek erabat aldatzen du irudiaren izaera, Paisaia elizarekin izenburukoan landa eremuko herri baten inpresioa jasotzen dugun artean Paisaia irudiekin izenburukoan herri bizi baten inpresioa jasotzen dugu, posta zerbitzuaren linea bateko norakoa baita. Bidaia horri berari dagozkio Burgo de Osma (bilduma partikularra) eta Harresia (bilduma partikularra) izenburuko beste bi akuarela. Lau margolan horiek lantzeaz gain, apunte batzuk hartu zituen olio pinturaz; haietatik bi urte hartako udan helarazi zituen Bilboko Bigarren Arte Modernoa Erakusketara.

Margolan hauetan guztietan, erdibidean geratzen zen Guiardek, zeru astunpeko paisaiak edo hezetasunez beteriko atmosferen bidez islatutako paisaiak lantzen zituenak, kolore beteagoei egin zien bide, latitude haietako argipean landu baitzituen. Izan ere, margolan hauetan Gaztelako paisaian nagusi diren horiak eta urdinak baizik erabili ez zituela esan genezake. (Mikel Lertxundi Galiana, 2009)

Bibliografia hautatuta

  • Homenaje a Adolfo Guiard : exposición de sus obras [Folleto]. Bilbao, Asociación de Artistas Vascos, 1916. p. 15, n° cat. 31.
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 61. (Con el título Paisaje con figuras).
  • González de Durana, Javier. Adolfo Guiard : estudio biográfico, análisis estético, catalogación de su obra [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Caja de Ahorros Vizcaina, 1984. p. 206, n° cat. 128.
  • Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 64-65, n° cat. 20.
  • Los Rochelt : una familia bilbaína vinculada al arte [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 109, n° cat. 54.