Bilduma online eta irudien salmenta
Paisaia aurriekin
Cabanas Oteiza, Ángel
Donostia, 1884/12/12 - Tandil, Argentina, 1965/06/16
Olioa mihisean
65,5 x 98 cm
A. CABANAS OTEIZA (eskuineko beheko angelua)
c. 1910-1920
94/121
1994an eskuratua
1910eko hamarkadan, bi eratako lanak egiten hasi zen: batetik, paisaiak eta gai kostunbristak; eta, bestetik, euskal bizimoduaren ikuspegi dibertigarriak, José Arruek ospetsu egindako estiloaren arabera. Epealdi honetan, isolatutako eraikinak (aurriak, baserriak edo jauregiak) sartu zituen bere ikuspegietan, eta Paisaia aurriekin lana epealdi horretakoa da, hain zuzen ere. Margolariak aukeratutako eguneko uneak edo baldintza atmosferikoek horrelako zenbait konposiziotako giro erromantikoa indartzen dute. Egunsentiek, ilunabarrek eta paisaia lainotsuek bere pinturako harmonia kromatikoak zehazten dituzte. Bertan, gainera, nabarinabaria da Regoyosek Gipuzkoako margolarien belaunaldi berrietan eduki zuen eragin handia. [Mikel Lertxundi]
Bibliografia hautatuta
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 87.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 87.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 87, n° cat. 41.