Bilduma online eta irudien salmenta
Paisaia – 82/808
Sáinz Sáiz, Casimiro
Matamorosa, Kantabria, 1853/03/04-Madril, 1898/08/19
Arkatza
11,2 x 19 cm
Cro Sáinz (eskuineko goi-angelua)
1883
XIX. Mendearen azken laurdena
82/808
Laureano de Jado jaunaren legatua 1927an
1881. urtean, dementzia buruan eragiten hasi zitzaionean, Casimiro Saiz bere jaioterrira itzuli zen han bizitzen jartzeko. Hain zuzen ere garai hartan izan zuen abiapuntua buru desorekek neurri handi batean baldintzatu zuten artistaren bizitzak eta arte ekoizpenak. Kantabrian, arte lanean hasi zenean gertatu zen bezalaxe, naturaren ikuspegi zuzenetik atera zuen bere inspirazio iturri nagusia. Matamorosan margotzeaz gainera, Reinosan, Nevadan eta Montesclaros herrietan ere margotu zuen, eta hainbat aldiz egon zen hango erietxean gaixorik. Egonaldi haietan zirriborro asko egin zituen eta baita koadro batzuk ere, eta haietako asko Madrilera joan ziren bere arte merkatari Pedro Bosch-en eskutik; beste batzuk artistak berak gorde zituen eta beste zenbait, berriz, oparitu.
Paisaia izeneko lanean zuhaitz nagusian eta inguruan duen oihanpean markatu du argien eta itzalen gunea, ondo aztertutako konposizioaren bidez egokituta. Obra hau Germán Hernándezi eskainia da, Germán Hernández Amores margolaria izango zen agian. (Javier Novo González)
Bibliografia hautatuta
- Plasencia, Antonio. Catálogo de las obras de pintura y escultura del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Imprenta Provincial, 1932. p. 57, n° cat. 233. (Con el título Paisaje, y atribuido a Casimiro Sainz)
- Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 174, n° cat. 33-a. (Con el título Paisaje, y atribuido a Casimiro Sainz)
- Dibujos, grabados y acuarelas [del] siglo XIX : de Goya a Benlliure : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 162-165, n° cat. 245.