Bilduma online eta irudien salmenta

Paisaia – 82/232
Cárdenas, Marta
Donostia, 05/09/1944
Olioa mihisean
88,6 x 116 cm
MARTA CÁRDENAS ((ezkerreko beheko angelua)ezkerreko behe-angelua
1980
82/232
1981ean eskuratua
Laurogeiko hamarkadan, paisaia izan zen bere interesa piztu zuen gai bakarra. Paisaia horiek en plein air egin zituen beti, zentzumenezkoak dira, oso sintetizatuta daude eta xehetasun gutxi dituzte. Bertan, gainera, hutsuneak eta argiak espazioa eratzen dute, eta erabateko protagonistak dira. Joera hori Paisaia lanean antzematen da. Oso keinuzkoak diren trazu azkarren bidez eginda dago, eta argi naturalak uretan sortutako efektu iragankorrak harrapatzen dituzte. Horrez gain, ura oso gardena eta erritmo aldagarrikoa denez, ikusleen atentzioa erakartzen du. Konposizioan abstrakziorako joera inposatzen denez, margolariaren leloa betetzen da: "marrazkian, ahalik eta ekonomia handiena; eta kolorean, ahalik eta aberastasun handiena". [Arantxa Pereda]
Bibliografia hautatuta
- Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 161.
- Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 161.
- Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 161, n° cat. 89.
- Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 372, 374, il.
- Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. p. 337, il.