Pacientia - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Pacientia

Beham, Hans Sebald

Nuremberg (Alemania), 1500-Francfurt am Main (Alemania), 1550

Xixela

10,5 x 7 cm

SEBALDUS BEHAM (kartela ezkerreko behe-angeluan)

1540

82/811

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa, 1954an

Hans Sebald Behamen lanen artean ugari dira alegoriazko pasarteak, esate baterako hemen aurkezten dugun Pazientziari, kristauen bigarren mailako bertuteetako bati, emandakoa. Lurrean dagoen paper itxurakoan latinez idatzitako inskripzio bat irakur daiteke dagokion monogramarekin, egilearen jatorriari egiten dio erreferentzia: pictor noricus faciebat HsB ("Norikako margolari Sebald Behamek egin zuen HsB"), eta 1540an datatzen du obra. Aingeru edo irudi hegodun baten bidez irudikatuta dago Pazientzia. Zutabe baten oinarri baten gainean jarrita dago bere sinboloa, bildotsa, besarkatzen, eta ereinotz hostoez egindako koroa ipini behar diote bi aingerutxok. Alboan, emakumeenak bezalako titiak dauzkan deabru itxurako irudi bat antza etsiak hartuta dago bere erasoen alferraz ohartuta. Zizel txikirekin landutako grabatu honetan aipagarriak dira egilearen birtuosismoa eta lanaren mehetasuna: paraleloan egokitutako marra finen bidez landua da, marrak hainbat noranzkotan antolatuta, eta gurutzatu egiten dira itzalak nabarmentzeko. Kalitate apartarekin irudikatutako tunikaren tolesetan nabari da Dureroren artearekiko zorra. (Ana Sánchez-Lassa de los Santos)

Bibliografia hautatuta

  • Bartsch, 1854-1870. vol. III, pp. 65-138.
  • Catalogue des estampes et des livres sur les arts. Vente Hotel Drouot, 13-14/05/1925. n° cat. 43.
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p.174, n° cat. 37-a. (Con el título La Paciencia, y atribuido a Hans SebaldHans Beham)
  • Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 26-27.
  • Goya : estampas de invención : Caprichos, Desastres, Tauromaquia y Disparates [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. pp. 52-53.