Ostadar - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Ostadar

Basterretxea, Nestor

Bermeo, Bizkaia, 1924/03/06-Hondarribia, Gipuzkoa, 2014/07/12

Brontzea

102,2 x 110,6 x 17,2 cm

1973

13/148

Artistaren dohaintza 2013an

Ostadar «ostadarra», «Erromako zubia». -Izen hauek ere baditu: Ortzadar, Ortzeder, Ostil, OstiliKa, Ostroi, Intzirka, Uztargi, Zubiadar, Erromako-zubi, Itxasoadar, Jainkoaren gerriko, etab. (...) Ostadarrari buruzko sinesmen asko daude, eta, horietako baten arabera, ostadarra bi ibaien artean dago zintzilikatuta eta ura bideratzen du hodeietaraino; gainera, sexua aldatzen die bere azpitik igarotzen direnei, eta harren baitatik zeruko espirituak ibiltzen dira. Ostadarraren ikurra uztaibedar izeneko belarra da, «ostadarraren belarra» (Rumex crispus), eta belar hori talisman gisa erabiltzen da ekaitzak aienatzeko.

Hemen, Basterretxeak arku bikoitza hautatu du, ostadarraren antza duen arku bat. Izan ere, ostadarra naturako gertakaririk ospetsuenetako bat da, "elementu kosmikoak" deitutakoen artean, eta, aldi berean, gertakaririk magikoenetako bat ere bazen antzinako munduan. Tamaina erdiko eskultura hau serie osoko brontzezko lan bakarra da. Hala, bada, bestelakoak ez bezalakoa da, gainerakoak haritz-zurezkoak baitira -eta lehen seriari buruz ari naiz; ez, ordea, geroko kopiei buruz-; dena dela, bilduma pribatu batean jatorrizko pieza bat dago. Lan honen ezaugarri nagusietako bat osaketa da, erritmo zentrifugoa baitu beste obra batzuek bezala (alegia, erdialdea kanpoalderantz hedatzen da). Aurretiko ikuspegia du, eta era bateratuan behatzen da, irudi-ikur bat balitz bezala. Oinarria piezari erantsita dago, eta enborrean erliebe leun bat dago; ia ez da ikusten baina ukimenezko itxura beroa ematen dio lanari. Eskultura-ikur honek aditzera ematen du artistak ikurrak eta irudizko motiboak desitxuratu zituela, bere emozioen eta sentipenen baliokidetasunak lortzeko. Hemen, "espresionismo" hitza iraunkorra da. [Peio Aguirre]

Bibliografia hautatuta

  • Nestor Basterretxea : Euskal Serie Kosmogonikoa = Serie Cosmogónica Vasca [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 104-107, sin n° cat.
  • Basterretxea [Cat. exp.]. Bayonne, Musée Basque et de l'histoire de Bayonne, 2010. pp. 40-41, 124, n° cat. 40.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 143-147.