Bilduma online eta irudien salmenta
Ortuan
Txiki
Manchester (Erresuma Batua), 17/07/1892 - Londres, 17/10/1948
Akuarela eta grafitoa kartoian
24,4 x 42,5 cm
Txiki (eskuineko beheko angelua)
87/66
1987an eskuratua
John Zabalok bere lanbidea garatu zuen esparru soziala eta artistikoa erabakigarria izan zen egile horren ikuspegi estetiko bereziaren konfigurazioan. Kronikari grafikoa zen aldetik, eskuarki euskal ohituren giroko eszenak landu zituen. Horrenbestez, ilustrazio lanak egin zituen hainbat liburutarako, eta XX. mendearen lehen hamarraldietako euskal aldizkarietan eta prentsan argitaratu zituzten marrazkiak eta karikaturak egin zituen, horiexek dira egile honen artearen erakusgarri. Aipamen berezia merezi dute afixaren munduari egin zizkion ekarpenek, horietako batzuk Bilboko Arte Ederren Museoaren afixen bilduman daude jasota.
Ilustratzaile grafiko gisa bere egitekok izaera praktikoa zuenez, Baratzean bezalako obrak --argitalpenaren testuingurutik edo propaganda egiteko afixetatik urrutira-- oso-oso bereziak dira egile honen produkzioan. Hala eta guztiz ere, euskal ohiturei atxikiriko tematikak zuzeneko harremana du bere ibilbidean zehar hainbat eta hainbat liburutarako egin zituen ilustrazio lan batzuekin.
Obra hau, bere aldetik, oso sinplea da marrazkiari dagokionez, kolorea eremuen arabera dago erabilita eta baliabide adierazkor gutxi erabili ditu egileak, artistaren obran guztiz arruntak diren ezaugarriak baitira horiek. Ildo horretatik, esan dezagun Txikik oso ongi asmatu zuela bere proposamenei izaera naif garbia emateko garaian, eta Ukiyo-e arte korronteko maisuen irudiekin antz ikaragarria duten obra batzuk ere landu zituela kasu batzuetan. (Mikel Bilbao, 2009)
Bibliografia hautatuta
- Marrodán, Mario Ángel. Panorama de la acuarela vasca : [LXXV exposición colectiva de la Agrupación de Acuarelistas Vascos]. Bilbao, Banco Bilbao Vizcaya, 1988. p. 143.
- Adriano del Valle, 1895-1957 : antología [Cat. exp.]. Sevilla, Junta de Andalucía, Consejería de Cultura, 1995. p. 270.
- El poeta como artista. Madrid, Tabapress, 1995. p. 164.
- Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 250-251, n° cat. 102.