Bilduma online eta irudien salmenta
Ophelia
Dicksee, Thomas Francis
Londres, 13/12/1819 - Londres, 06/11/1895
Olioa mihisean
30,5 x 25,5 cm
c. 1864
98/1
1998an eskuratua
Ofelia, Shakespearen Hamlet lanean heroi ospetsua izan zena, maiz irudikatu zuten pintore aurrerrafaeldarrek, bai Dickseek ere. Azken horrek hainbat bertsio egin zituen 1860ko hamarkadan, baina beti modelo bera erabiliz. Margolanean, dramako hirugarren ekitaldiko eszena birsortu du egileak. Eszena horretan, erregeak eta aitak -Poloniok- Ofelia erabiliko dute Hamlet zelatatzeko. Poloniok liburu bat emango dio Ofeliari, naturaltasunez joka dezan Hamlet datorrenean; bien bitartean, Polonio eta erregea ezkutatuta egongo dira. Dickseek irudikatzen duen unean, Ofeliak irakurtzeari utzi eta bere Hamlet maiteari adi-adi begiratzen dio. Hamletek bere bakarrizketa ezaguna -izateari ala ez izateari buruzkoa- errezitatuko du, eta neska gazteari ezetza emango dio; neskak, orduan, desamodioaren eta bere maiteak ustekabean aita Polonio hil izanaren ondorioz, burua galdu eta suizidatu egingo da.
Thomas F. Dicksee margolarien anaia eta aita izan zen (aipatzekoa da haren seme Frank), eta bere arte-ibilbidea mundu viktoriar ingelesean egin zuen. Garai hartan, dramaz, misterioz eta sentimenduz jositako eszena legendarioak eta historizistak oso gustukoak ziren, eta, gainera, Dickseek lan fina egin zuen Ingalaterrako goi mailako gizarteko erretratuegile gisa; hori dela eta, aipagai dugun margolariak artearen alorreko aintzatespena lortu zuen XIX. mendearen erdialdean. Garai hartan hasi zen bere lanetan aurrerrafaeldarren kezka batzuk sartzen: sinbolismo literarioa, eta patu saihestezina duen emakume-eredua-ren aurkezpen ideala eta zehatza; maiz Shakespeareren lanetatik ateratakoa -Miranda, Ofelia, Julieta, Desdemona...- eta Erdi Aroko ikuspegi erromantikoari lotutakoa. (Javier Novo)
Bibliografia hautatuta
- Wood, Christopher. The Dictionary of Victorians Painters. Woodbridge Suffolk, Antique Collector's Club, 1978. p. 127. (Referencia de Javi Novo)
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 86-87, n° cat. 14. (Con el título Ophelia)
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 106. (Con el título Ophelia)
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 106.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 106.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Consorci de Museus de la Comunitat Valenciana ; Caja Duero, 2006. pp. 86-87, n° cat. 14. (Con el título Ophelia)
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2007. pp. 86-87, n° cat. 14. (Con el título Ophelia)
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 179-181, n° cat. 23.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 106, n° cat. 73. (Con el título Ofelia)
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 106, n° cat. 73. (Con el título Ophelia)
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 106.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 106.
- Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 165-166, 168-170, 173, n° cat. 95.