Bilduma online eta irudien salmenta
Ontzi eta tren konstruktiboak
Torres García, Joaquín
Montevideo, 1874/07/28-Montevideo, 1949/08/08
Olioa mihiseari itsatsitako paperean
46 x 56,2 cm
J. T. G. ((ezkerreko beheko angelua)ezkerreko behe-angelua
1940
82/361
1982an eskuratua
Montevideon egina, bere bizitza artistikoaren azken aldian, Ontzi eta tren konstruktiboak lanak «torresgartziatar» motiboen pilaketa bat irudikatzen du, kondentsazio konpositibo baten modura: lokomotorra, polea industrialak, sinbolo kardinala (I), zaldiek eramandako gurdia, urre-koloreko banaketak dituen gurpila, leihoa eta, bereziki, itsasontzia, monumentala, zeina den, aldi berean, eraikin bat, plano bertikal bat, horma egitura bat eta dama-taula zehatz bat, oroigarri neoplastizistekin. Kolore isilak, lurkarak, okreak eta grisak bat datoz maisu zaharraren paleta malenkoniatsuarekin, zeinak, hainbat aldiz egin ondoren joan-etorriko bidaia Atlantikoan zehar, Amerikako abangoardisten artean kosmopolitena izan ondoren, aurkitu zuen, azkenik, portu bat bertan gelditzeko, eskola bat finkatzeko eta jaioterriko harrian arrastoa uzteko: Montevideo.
1935ean Arte Konstruktiboaren Elkartea sortu zuen Torresek; eta 1943an, Torres-García Tailerra. Bi garai horien artean, garai bateko nuozentista hark, bere molde helduekin, arte zehatzaren iturri abangoardistekiko lotura zuzenena txertatu zuen amerikar artearen baitan. Baina urte haiek apokaliptikoak ere izan ziren, Mundu Gerrak itxaropen oro ilundu zuelako, bereziki 1940ko urte izugarrian. Badakigu Torres-Garcíak hurbiletik jarraitzen zituela gertaera guztiak, eta bere lanean barneratzen zirela horiek: 1945ean, Ontzi eta tren konstruktiboak lanean ageri den ontziaren antzeko bat irudikatuz, erreferentzia zuzena egiten dio bonba atomikoari, eta, gainera, Torres-Garcíaren ekoizpenaren parte bat erretratu sistema baten barruan ageri da, zeinetan ageri diren Chamberlain edo Hitler, esate baterako, beste pertsonaia batzuen alboan, hala nola Goya, Unamuno, Rafael, Tiziano, Napoleon, Fray Bartolomé de las Casas, Velázquez, Wagner, Cézanne, Leonardo, deabruak hartutako bat, torero bat, apaiz bat, etab. Horren bitartez, Torresek garaiaren dentsitatearen berri eman nahi du, presentea eta historikoa aldi berean.
Ontzi eta tren konstruktiboak lanaren bertikaltasun zehatzean agertzen den kondentsazio konpositiboaren baliabidearen bitartez, edonola ere, Torresek denborazkotasunaren ikuskera intentsiboarekiko, estratifikatuarekiko, sentiberatasuna erakusten du, ikuspegi ondoz ondoko eta progresiboa baino gehiago. Beraz, askotariko denborak dira geruzen antzera elkarren gainka eta berehalako lodiera gisa azaltzen direnak, gurdiaren, trenaren eta transatlantikoaren irudiak elkarren ondoan jarrita. Denborazkotasunen arteko talka hori, zeinetan diakronikoa sinkronikoarekin nahasten den, zeinetan abstraktua zehatzarekin batera dagoen, zeinetan ikurra ikonoaren alboan jartzen den, zeinetan iragana orainean barneratzen den, zeinetan bat datozen orientazioaren eta espazioaren aztarnak (I) denborazkotasunaren eta jarraitasunaren sinboloekin (40, 56, AP, J.T.G.), bada, talka horixe da, funtsean, Torres-Garciaren lanaren signatura. Munduaren makina da, heterogenoa eta mugimendu etengabean, ontziaren eta arkitekturaren bitartez agertzen dena honako honetan. [Luis Pérez-Oramas]
Bibliografia hautatuta
- De Picasso a Bacon : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Segovia, Museo de Arte Contemporáneo Esteban Vicente, 1999. pp. 93-94.
- Zugaza, Miguel ... [et al.]. Museo de Bellas Artes de Bilbao : maestros antiguos y modernos. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa = Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 1999. p. 219.
- Zugaza, Miguel ... [et al.]. Maestros antiguos y modernos en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2001. p. 139
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 162.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 162.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 162.
- Novecentismo y Vanguardia, 1910-1936 : en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 166-167, n° cat. 38.
- Lucie-Smith, Edward ; Lazkano, Jesus Mari. Lazkano : de la arquitectura a la naturaleza [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2010. pp. 28-29.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 164, n° cat. 115.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 164, n° cat. 115.
- The Ages of the Sea [Cat. exp.]. Lisboa, Calouste Gulbenkian Foundatión, 2012. p. 128..
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 164.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 164.
- 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 258-259, sin n° cat.
- 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 258-259, sin n° cat.
- 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 258-259, sin n° cat.
- 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 258-259, sin n° cat.
- Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. p. 340.