Ondo defendatzen da. - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Ondo defendatzen da.

Goya y Lucientes, Francisco de

Fuendetodos (Zaragoza), 1746/03/30 - Bordele (Frantzia), 1828/04/16

Akuafortea, punta lehorra, xixela eta distiragailua paperean

23,9 x 32,8 cm (papera) 17,7 x 21,5 cm (orbana)

1810-1820

82/833-78

1930ean eskuratua

Lafuente Ferrarik, 1979, 62. eta 63. orrialdeetan adierazten du Hondamendien irudi honen gaiari dagokionean, noizbait esan dela defentsiban dagoen zaldi horrek nazio espainiarra irudika lezakeela, baina hori bateraezina litzateke estanpak sailean duen ordenarekin. Zaldiak ez ote zuen irudikatuko Frantzia, Europako herri guztiak bere onetik atera ondoren, Napoleonen inperioa jada garaitua izan zenean, Vienako Kongresuan ondo asko defendatu zena? Hipotesi hori ez da zentzugabea kontuan hartzen badugu gertakizun haiek izugarri komentatuak izan zirela bere garaiko Espainian; abertzaleek sumatuko zuten kontrastea, han Espainia modu haserregarrian eta mespretxagarrian tratatu baitzuten, Bonaparte garaitzen eta zuen ospea kentzen, beste herrialde bakar batek ez bezala, lagundu ondoren. Baina Goyak arrazoia izango zuen haren errua bidea ezagutzen ez zuten gobernatzaileei ere botatzen zienean.

Bibliografia hautatuta

  • Harris, Tomas. Goya : engravings and lithographs. Oxford, Bruno Cassirer, 1964.
  • Harris, Tomas. Goya : engravings and lithographs. Oxford, Bruno Cassirer, 1964.
  • The changing image : prints by Francisco Goya [Cat. exp.]. Boston, Museum of Fine Arts, 1974.
  • Lafuente Ferrari, Enrique. Francisco de Goya : los desastres de la guerra : reproducción de los 82 originales de Goya. Barcelona, Gustavo Gili, 1979.
  • Paas-Zeidler, Sigrun. Goya : caprichos, desastres, tauromaquia, disparates : reproducción completa de las cuatro series . Barcelona, Gustavo Gili, 1980. Edición original, Goya. Radierunger, Stuttgart, Verlag Gerd Hatje, 1978
  • Francisco de Goya grabador : instantaneas. Madrid, Real Academia de Bellas Artes de San Fernando, Calcografía Nacional ; Turner, 1992. pp. 19-48.
  • Cuenca, Maria Luisa ; Docampo, Javier ; Santiago, Elena. Catálogo de las estampas de Goya en la Biblioteca Nacional. Madrid ; Barcelona, Biblioteca Nacional ; Sociedad Estatal Goya 96 ; Lumwerg, 1996. pp. 12-16.
  • Goya : estampas de invención : Caprichos, Desastres, Tauromaquia y Disparates [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 167.