Bilduma online eta irudien salmenta
Noli me tangere – 85/267
Gamborino, Miguel
Valentzia, 1760 - Madril, c. 1828
Xixela paperean
26,5 x 37,9 cm (papera) 13,7 x 18,9 cm (orbana)
Mig. Gamborino (eskuineko beheko angelua)
c. 1798-1803
85/267
1985ean eskuratua
Gurutze Bidearen jatorri historikoan Kristoren Nekaldiko geldialdiak gogoratzeko hamalau geldialdi bazeuden ere, geroago beste hamabosgarren hau erantsi zitzaion sailari Pizkundea irudikatzeko. Horretarako Jesus Madalenaren aurrean agertu zeneko eszena aukeratu zuen egileak. Lópezek bere marrazkian egindako akats ikonografiko bat zuzendu zuen grabatu honetan Gamborinok, aitzur luzearen lekuan zutoihala jarri baitzuen. Irudi hau ere bereziki zaila da grabatzailearentzat, ahalegin berezia eskatuko baitzioten paisaiako landareen irudikapen zehatzak eta egunsentiko argiaren ñabardurek. Berriz ere aurpegietan topatzen ditu Gamborinok zailtasun handienak, baina irudiaren gainerako alderdiak ongi landu dituela esan behar dugu. (Jose Luis Díez, 2005)
Bibliografia hautatuta
- Vicente López : 1772-1850 : dibujos para grabados [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1985. pp. 64-65, fig. N° 28.
- Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 170-171.