Bilduma online eta irudien salmenta
Netsukea, sake-edale formakoa
Anonimo japoniarra, XIX. mendea
5,5 x 2,3 x 2,5 cm
XIX. Mendea
82/1135
María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa, 1954an
Gizon baten irudia, herritar xumea, segur asko sake saltzailea, eskuan daraman botilak edari horri dagozkion karaktereak baititu grabatuta. Gisa honetako tematikan ohikoa denez, aurpegi irribarretsua du gizonak. Hanka goratuak mugimendua iradokitzen du. Txerpolarien irudikapenak oso arruntak ziren netsukeetan, japoniar feriei egiten diete erreferentzia. Gehienak ez ziren erabiltzeko eginak izan, baizik eta apaingarri gisa erabiltzeko eta bildumak egiteko (okimono). Oso fin landutako irudia da, izaera linealekoa, pertsonaiaren jantzia nabarmentzen duena. (Arantxa Pereda, 1998)
Bibliografia hautatuta
- Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 70, n° cat. 40.
- Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 481, n° cat. 182.