Netsukea, hibachi su txikiaren gainean etzandako gizonaren formakoa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Netsukea, hibachi su txikiaren gainean etzandako gizonaren formakoa

Anonimo japoniarra. XVIII. mendearen amaiera eta XIX. mendearen hasiera

3 x 2,4 x 3,6 cm

82/1165

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa, 1954an

Gizon baten irudia. Hibashi baten gainean dago erdi etzanda; txingarrak bero mantentzen dituen ontzia da hibashia. Gizonak atsegin keinua du. Segur asko chajina da, Tearen Zeremoniako maisua: haren ikonografian tea egiteko tresnekin irudikatu ohi da. Landare jatorriko tindu iluna nabari da ebakietan, gardeniaren zukua da, kichinashi, pieza babesten du. Bikain landuta dago, aipatzekoak dira lerro sinpleak eta inguru biribilduak. Himotoshi oinean. (Arantxa Pereda, 1998)

Bibliografia hautatuta

  • Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 67, n° cat. 37.
  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 490, n° cat. 165.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 146, 149, n° cat. 73.