Bilduma online eta irudien salmenta
Nature morte (Natura hila)
Metzinger, Jean
Nantes, Frantzia, 24/06/1883 - Paris, 01/11/1956
Olioa mihisean
73,3 x 100 cm
J. Metzinger. (ezkerreko behealdea), Metzinger (atzealdea)
1919
86/58
1986an eskuratua
Natura hil izugarri hau gerra ondoko produkzioaren funtsezko garai batean margotu zuen Jean Metzinger-ek, izan ere, garai horretan kubismoaren sentiberatasunetik («jario purua») «ordenerako itzulerari» dagokion figurazioaren hurbileko postulatuetara aldatu zen. Eta lan honetan, garai hartako antzeko beste hainbatetan bezala, konposizioaren izaera geometriko indartsua hautematen da. Formatu laukizuzenean, erronbo bat osatzen duen mahai baten gainean dago irudikatuta natura hila, eta hori guztia, aldi berean, obalo baten barruan dago sartuta, zeinetan gailentzen den erdiko ardatz simetrikoa, gitarrak hartzen duen gunean.
Era berean, antzekotasunak ikusten dira garai bereko Juan Grisen lanarekin, zeinarekin lotura estua izan zuen Lehen Mundu gerran -1918ko uda elkarrekin igaro zuten Beaulieun-, eta antzekotasun horiek bai paleta lurkararen erabileran bai abstrakziotik hurbil dauden formen bitartez sintesia lortzeko nahian aurkitzen dira. Matematikek pinturan duten aplikazioan, laugarren dimentsioko geometrian eta objektuen aldibereko pertzepzioan interesa zuten kubistetako bat izan zen Metzinger. Era horretara, 1916an adierazi zuenaren arabera, «zenbakietara mugatzen da dena», eta kubismoa buruko ariketa bat da, edertasunaren bilaketa bat, ideien adierazpenaren bitartez: «Nahikoa dut ondo egina edukitzearekin, armonia perfektua egotearekin alderdien eta osotasunaren artean, eta ingurunearekin».
1919an, Parisera itzuli zen Metzinger, eta han Léonce Rosenbergek banakako erakusketa bat eskaini zion L'Effort Moderne galerian. Rosenbergek, bere erakusketa eta argitalpenen bitartez (Cubisme et Tradition, 1920), garai hartan ohikoa zen era klasizistako kubismoa kodifikatu nahi izan zuen, eta erantzun sistematizatua eman nahi izan zion gerraren kaosari, errealitate bisualetik abiatu eta errealitate idealera iristen den pintura defendatuz, arkitekturaren berezko kontzeptuetan oinarrituta: ordena, egitura eta argitasuna. [Alberto Gil]
Bibliografia hautatuta
- Moser, Joann; Robbins, Daniel (col.). Jean Metzinger in retrospect. Iowa, The University of Iowa Museum of Art, cop. 1985, p. 79, lám. 108.
- Tesoros del Museo de Bellas Artes de Bilbao : pintura, 1400-1939 [Cat. exp.]. Madrid, El Viso, 1989. pp. 136-137, n° cat. 53.
- Castañer López, Xesqui. "El coleccionismo público en el País Vasco, 1980-1996 : los museos de bellas artes", Goya : revista de arte, n° 68. 1999. p. 46.
- De Picasso a Bacon : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Segovia, Museo de Arte Contemporáneo Esteban Vicente, 1999. pp. 54-55.
- Zugaza, Miguel ... [et al.]. Museo de Bellas Artes de Bilbao : maestros antiguos y modernos. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa = Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 1999. p. 194.
- Zugaza, Miguel ... [et al.]. Maestros antiguos y modernos en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2001. p. 117.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 164.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 164.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 164.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 166, n° cat. 117.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 166, n° cat. 117.
- Maria Blanchard [Cat. exp.]. Madrid ; Santader, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía ; Fundación Botín, 2012. pp. 60-61.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 166.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 166.
- Juan Gris, María Blanchard y los cubismos, 1916-1927 [Cat. exp.]. Málaga, Fundación Palacio Villalón, 2017. pp. 122-123, n° cat. 28.
- 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 218-219, sin n° cat.
- 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 218-219, sin n° cat.
- 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 218-219, sin n° cat.
- 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 218-219, sin n° cat.
- Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 255, 257, n° cat. 146.
- El juego del arte : pedagogías, arte y diseño [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Juan March, 2019. pp. 281, 633, n° cat. 193.