Natura hila loroekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Natura hila loroekin

Guinea Zuazaga, Isidoro

Bilbao, 12/04/1893 - Bilbao, 10/04/1947

Olioa mihisean

50,5 x 65,3 cm

Id Guinea

1914-1920 ingurukoa

07/389

Michel Mejuto Alonso jaunaren dohaintza 2007an

Pentsioa eduki zuen bitartean garatutako prestakuntzan, arte apaingarrien adar guztiak landuko zituela erabaki zuen. Edonola ere, bere lehen garaiko ezaugarri estilistikoek ez zuten hogeiko hamarkadaren hasieratik haratago iraun. Gaztetako lanotan, urte horietan jasotako eragin guztiak azaldu ziren: Vienako modernismoa, art decoa eta beragandik hurbil zeuden beste artista batzuen lanak. Horra hor bere koinatua zen Antonio Guezala edo Anglada Camarasa. Natura hila loroekin etapa horretakoa da. Sinbolismoan egindako saiakuntza bitxia, benetan. Landare lizunek eta kolore anitzeko hegazti exotikoek osatutako atzealdean, Parisen eduki zuen maisuak hirian zegoela margotutako zenbait erretraturen oroitzapena dago. Elementuak ageriko inolako loturarik gabe metatzen direnez -estalitako irudi misteriotsua, berak apaintzen zituen zeramikazko pieza batzuk-, oso zaila da euren esanahia interpretatzea. (Mikel Lertxundi)

Bibliografia hautatuta

  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 101.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 101.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 101, n° cat. 49.