Bilduma online eta irudien salmenta
N. Smithen erretratua
Bringas y Bringas, Francisco de Paula
Mexiko DF, 01/06/1827 - Bilbao, 15/10/1855
Akuarela paperean
10,1 x 8,2 cm
c. 1853-1855
82/43
1935an eskuratua
Olio pinturan landu zituen erretratuak eta lumatxo lanak alde batera utzirik, Bringasek bere garaiko pertsonaia batzuen fisonomiak landu zituen paperean ur teknika baliatuz eta oso formatu txikietan, gehienak argazki laukietan egokitzekoak. Euskal artisten artean oso lan txikiak egiteko tradiziorik izan ez bazen ere, XIX. mendearen erdialdean artista batzuek merkatua hornitzeko lan batzuk egin zituzten argazkia guztiz zabaldu zen unea iritsi baino lehentxeago. Izan ere, argazkiak eragingo zuen genero honen gainbehera. Bringasek ez ezik, Juan Barroetak (aita) erabili zuen teknika hori Bizkaian. eta Laureano Gordonek eta Eugenio Azkuek Gipuzkoan.
Ezezagunaren erretratuak eta Sr. Smithen erretratuak, gouachea eta akuarela lana hurrenez hurren, agerian uzten dute, artista honen biografia egileen arabera, oso gustuko zuela artista honek margolanak teknika horren bidez egitea, nahiz eta ulertzen zaila den beste pertsonaia ezagun batzuen adibideak ikusirik. Bi lan horietan batez ere Sr. Smith izenburukoa da aipagarri, benetan harrigarria baita egileak aurpegiari eman dion itxura erreala, bereziki pertsonaiaren begiradari. (Mikel Lertxundi, 2007)
Bibliografia hautatuta
- Dibujos, grabados y acuarelas [del] siglo XIX : de Goya a Benlliure : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 71, 76-77, n° cat. 215.
- Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 172, n° cat. 12-a. (Con el título Retrato de don N. Smith, y atribuido a Francisco Bringas)