Bilduma online eta irudien salmenta
Musikariak
Grebber, Pieter Fransz de
Haarlem, Herbehereak, c. 1600 - Haarlem, Herbehereak, c. 1652/1653
Olioa mihisean
91 x 73,7 cm
c. 1620-1623
69/114
María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an
Pintura arte isila da. Pintorea hotsa irudikatzen ahalegindu baino ezin da egin: bai ahots apalez egiten den elkarrizketa bat denean, bai jendetzaren iskanbila edo zaldi baten apoen burrunba denean. Zentzu horretan, artistak aurki dezakeen erronka nagusia, seguru asko, musikarien erretratuak egitea da. Izan ere, azken batean, zer da musikari bat hotsik gabe?
Pieter de Grebberrek -Frans Halsen garai eta herrialde berekoa izan zen Harleemgo margolaria- 1620-1623 urteetan egin zuen hiru musikariren margolan hau. Gazte batek lautea jotzen du, eta, ahoa erdi irekita duenez, kantatzen ari dela adierazten digu. Bere ondoan flautista bat dago, eserita, eta gizon batek, zutik atzean, viola da gamba bati eusten dio. Lehenengo planoan partitura batzuk ikusten dira, eta izkinak saretuta eta hondatuta daudenez, asko erabili dela ondoriozta daiteke; horietako baten azala urratuta dago. Garai hartako ikusleek berehala jakiten zuten zer musika mota jotzen ari ziren margolaneko musikariak, noski; edonola ere, ez da hain nabarmena gaur egungo ikusleentzat. Dantzarako musika izan zitekeen, izan ere, margolan honetan irudikatutako hiru musika-tresnak dantzei laguntzeko erabiltzen ziren XVII. mendean, Holandan. De Grebber-ek konposizioaren eta koloreen erabileraren bitartez hotsak gogorarazten laguntzen digula ematen du. Soineko gorri deigarri batekin, emakumea nabarmentzen da lehenengo planoan, eta, zalantzarik gabe, paper nagusia du hirukotearen barruan; flautista, berriz, doinua osatzeaz arduratzen da, eta viola da gambaren jotzailea akonpainamenduaz. Azken horrek bigarren mailako papera duela ondoriozta daiteke, bigarren planoan dagoelako eta aurpegia argira begira duelako: une horretan bertan harietako bat gozatzen ari dela ematen du.
Gai hau ohiz kanpokoa da artista honen lanaren barruan, izan ere, Grebber erretratuen eta eszena erlijiosoen margolaria izan zen batez ere, eta ohiturazko margolan gutxi batzuk egin zituen. Honako mihise hau da artistaren lehenengoetako bat. Musikarien irudikapenak Holandan ospe handia zuten garaian margotu zuen lan hau; Utrechten batez ere, bertan Gerard van Honthorst eta Hendrick ter Bruggenek oso gogoko zuten gai mota hori. Grebberren kasuan, hautaketak zerikusia izango zuen, halaber, interes pertsonalarekin. Oso litekeena da bere denbora librean Grebberrek musika interpretatzea eta konposatzea, eta badakigu, gainera, Joan Albert Ban musikagilearen adiskidea zela. Estiloari dagokionez, Grebberren lanak ez du inondik ere Utrechteko margolarien antzik. Haiek liluratuta zeuden Caravaggio italiarraren ohiko argi eta itzalen arteko kontraste biziekin, eta Grebberek, aldiz, Rubensen ereduari jarraitzen zion. Pintzelkada arinek eta kolore paleta argiak Rubensen eragin nabarmena adierazten dute. Margolan hau margotu baino urte gutxi batzuk lehenago, Grebber Anberesera joan zen bidaian, aitarekin batera, maisu flamenkoa ezagutzeko helburuarekin. (Friso Lammertse)
Bibliografia hautatuta
- Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 53, n° cat. 114. (Con el título 'Músicos', y atribuido a Pieter Fransz de Grebber)
- Valdivieso, Enrique. Pintura holandesa del siglo XVII en España. Valladolid, Universidad de Valladolid, 1973. pp. 70, 263.
- Bengoechea, Javier de. Museo de Bellas Artes, Bilbao. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1978. pp. 192-193.
- Frans Hals [Cat. exp.]. Munich, Prestel, 1989. p. 171.
- Tesoros del Museo de Bellas Artes de Bilbao : pintura, 1400-1939 [Cat. exp.]. Madrid, El Viso, 1989. pp. 58-59, n° cat. 14.
- Capolavori dal Museo di Bellas Artes di Bilbao [Cat. exp.]. Roma, Leonardo-De Luca, 1991. pp. 51-52, n° cat. 24. (Con el título Musici)
- La Pintura Holandesa del Siglo de Oro : Franz Hals y la Escuela de Haarlem [Cat. exp.]. Madrid; Bilbao, Banco Bilbao Vizcaya, 1992. pp. 64-65, n° cat. 12.
- La pintura holandesa del siglo de oro : Franz Hals y la escuela de Haarlem [Cat. exp.]. Madrid ; Bilbao, Banco Bilbao Vicaya, 1994. pp. 64-65.
- Castañer López, Xesqui. Pinturas y pintores flamencos, holandeses y alemanes en el Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa, 1995. pp. 236-238, n° cat. 88.
- Zugaza, Miguel ... [et al.]. Museo de Bellas Artes de Bilbao : maestros antiguos y modernos. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa = Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 1999. p. 123.
- Zugaza, Miguel ... [et al.]. Maestros antiguos y modernos en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2001. p. 59.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 64.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 64.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 64.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 64, n° cat. 44.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 64, n° cat. 44.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 64.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 64.
- Schnackenburg, Bernhard. Jan Lievens : Friend and rival of the young Rembrandt with a catalogue raisonnée of his early Leiden work 1623-1632. Petersberg (Alemania), Michael Imhof, 2016. pp. 31-32, il. 13.
- 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 118-119, sin n° cat.
- 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 118-119, sin n° cat.
- 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 118-119, sin n° cat.
- 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 118-119, sin n° cat.
- "Las láminas del Museo están ya en la calle", El Correo. 29/10/1976.
- "Publicidad de ONCE", El Correo. 29/05/1994.