Bilduma online eta irudien salmenta
Morcuera mendatea. Guadarrama mendilerroa
Morera i Galícia, Jaume
Lleida, 1854 - Madril, 1927/04/23
Olioa mihisean
43 x 73 cm
J Morera ((ezkerreko beheko angelua)ezkerreko behe-angelua
c. 1891
82/2289
Moreraren alargun Felisa Alday andrearen dohaintza 1933an
Margolariak Miraflores de la Sierra herritik gertu dagoen paisaia irudikatu zuen, Morcuera mendatea atzean dela. Hain zuzen ere, 1891ko negutik aurrera, inguru hori izan zen bere kanpaina piktorikoen gune nagusia. Elurrez estalitako hegal handiek hartzen dute irudiaren zati handi bat, erdigunean elkartzen diren zeharkako hainbat lerrorekin batera. Mendien profil horizontalak, bide-bazterrek, eta ezker-eskuin paisaia zeharkatzen duen haritz eta sasien lerroak leundu egiten dute ikuspegia. Zuhaitzen lerroa gris eta marroi kolorekoa da, eta, ondorioz, kontrastea egiten du mendietako eta lehenengo planoko elurraren zuri itsugarriarekin. Morerak Haesengandik ikasitako teknika koloristari eusten dio. Horrela, hiru tonuz -beltza, zuria eta grisa- osatutako gama da nagusi, baina, horretaz gain, margolariak kolore marroiak eta urdin biziak erabili zituen zerua egiteko. Azkenik, bizkarrean egur sorta daraman pertsona baten irudi txiki-txikia egin du margoaren erdian. Irudi horrek balio du, hain zuzen ere, mendien handitasunari buruzko eskala-erreferentzia izan dezagun, erromantizismo berantiarreko planteamendua erabiliz.
Morera XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran Espainian izandako paisaia-egilerik nagusienetakoa izan zen. Madrilgo San Fernando Akademian ikasi zuen 1871-1872 urteetan, eta bertan ezagutu zuen Carlos de Haes, bere irakaslea izango zena. Ondoren, 1874 eta 1877 bitartean, Erroman bizi izan zen. Madrilera bueltan, Haesen laguntzaile eta lagun bilakatu zen, eta biak elkarrekin joan ziren Normandiara, Bretainiara eta Holandara, margolanak egitera. Alabaina, Morera, "elurraren margolaria", Guadarramako mendilerroko koadroengatik egin zen ezagun. Haren lanei esker, mendia Espainiako paisaia-pintura berriaren gai nagusienetakoa izatera heldu zen. Era berean, Haesekin Algortara (Bizkaia) uda-pasa joatearen ondorioz, Kantauriko paisaietan oinarritutako itsas pinturak egin zituen XX. mendeko lehen hamarkadan, eta jardun hori areagotu egin zen Felisa Alday bilbotarrarekin ezkondu ostean. [Javier Novo]
Bibliografia hautatuta
- Morera, Jaime. En la Sierra del Guadarrama : divagaciones sobre recuerdos de unos años de pintura entre nieves : cuadros, estudios, dibujos. Madrid, Ruiz Hermanos Editores, 1927. Lám. XII. (Con el título Alrededores de la Fuente del Cura (Miraflores))
- Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 169. (Con el título Paisaje nevado).
- Jaime Morera i Galícia, 1854-1927 [Cat. exp.]. Lleida, Museu d'Art Jaume Morera, 1999. p. 66. (Con el título Puerto de la Morcuera. Sierra del Guadarrama).
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 114.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 114.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 114.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 194-195, n° cat. 47.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Consorci de Museus de la Comunitat Valenciana, 2006. pp. 194-195, n° cat. 47.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2007. pp. 194-195, n° cat. 47.
- De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 370-372, n° cat. 74.
- Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 114, n° cat. 79.
- Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 114, n° cat. 79.
- Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 114.
- Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 114.