Miss Jeanningen erretratua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Miss Jeanningen erretratua

Regoyos y Valdés, Darío de

Ribadesella, Asturias, 01/11/1857 - Bartzelona, 29/10/1913

Olioa mihisean

Regoyos (eskuineko beheko angelua)

1885

2000an eskuratua

Regoyosek 1885. urtean Londresera egin zuen bidaia aprobetxatu zuen James Abbot McNeill Whistler margolari amerikarraren estudioa bisitatzeko, harekin izugarrizko adiskidetasuna baitzuen eta biziki miresten baitzuen. Horri esker, oso hurbiletik ezagutu zuen haren obra piktorikoa, eta baita haren koadroak planteatzeko modua eta teknika ere. Londresen egon zen bitartean hainbat obra garrantzitsu egin zituen, eta haien artean dago Miss Jeanningen erretratu hau. Maisu amerikarraren eragina nabari da margolan horietan.

Gaur egun dagoen egoeran 65,5 x 85,5 cm-ko tamaina duen olio pintura honen jatorrizko neurriak 140 x 100 cm ziren. Zoritxarrez, ez dakigu egileak zein arrazoi izango zituen murrizketa hori egiteko, eta jatorrizko obraren argazkirik ere ezin izan da lortu. Jatorrizkoan, zituen neurriei erreparatzen badiegu, erretratatutako dama gorputz osoz aterako zen eta irudikatutako gelak ere tamaina handiagoa izango zuen.

Tamaina murriztu izanagatik ere, obrak kontserbatu egin du jatorrizkoaren erakargarri eta kalitate osoa. Koadro honek, duen gaiagatik, oso-osorik jaso du Whistler-en pinturaren eragina, ispilu bat erabili baitu dama baten erretratua aurkezteko, aipaturiko margolari horrek bere obretako askotan egoki asko erabiltzen zituen ñabardura orientalista apaingarriak dituen giro batean. Koadroan damaren kolore zurbila nabarmentzen da, inolako zalantzarik gabe azpimarratu egin nahi izan baitzuen egileak, jantzien eta kapelaren koloreekin eta altzarien kolore marroiekin kontrastatuz. Bestalde, garrantzitsua da azpimarratzea ispiluan ageri den irudi lauso hori damaren aurpegia definitzeko bezain zehatza dela, Whistler-en obrekin gertatzen den bezala.

Ez dakigu zein den erretratuan ageri den emakumea, ez eta Regoyosek nola eta noiz ezagutu zuen ere, edo Whistler-en modeloa zen ala ez zen. Bere izena bakarrik jakin izan dugu, Miss Jeanning, Regoyosek hala deitu baitzion erakutsi zuen erakusketetako batean. Horren harira, obra honi eman zaion beste izenetako bat, Dama ispilu aurrean, ez da Regoyosek jarria: margolariaren familiak jarri zion izen hori bera hil ondoren. (Juan San Nicolás)

Bibliografia hautatuta

  • Tercer Salón de ”Los XX” [Cat. exp.]. Bruxelles, Palais des Beaux Arts, 1886. s.p., n° cat. 1.
  • Catálogo de la Segunda Exposición General de Bellas Artes [Cat. exp.]. Barcelona, Ayuntamiento de Barcelona, 1894. n° cat. 238. (Con el título Retrato de Miss Jeanning)
  • Catálogo provisional del Museo Municipal de San Sebastián : 1902-1906. [San Sebastián], [Museo San Telmo], 1906. n° cat. 86. (Figura como obra depositada temporalmente por el artista y con el título Inglesa: Interior de Londres, sin reproducir)
  • Benet, Rafael. Darío de Regoyos : el impresionismo y más allá del impresionismo. Barcelona, Iberia-Joaquín Gil, 1945. sin p., il. 7.
  • Exposición-homenaje a Dario de Regoyos, 1859-1913 [Folleto]. Bilbao, Asociación Amigos del Museo, 1951. s. p., n° cat. 100.
  • Fernández Avello, Manuel. Pintores asturianos. Oviedo, Banco Herrero, 1971. pp. 35, 112, il.
  • 50 años de pintura vasca, 1885-1935 [Cat. exp.]. Madrid, Ministerio de Educación y Ciencia, 1971. n° cat. 117.
  • Darío de Regoyos [Cat. exp.]. Granada, Banco de Granada, 1973. p. 35, n° cat. 11. (Con el título La dama ante el espejo)
  • Cat. El impresionismo en España. Madrid. n° cat. 57.
  • Homenaje a Darío de Regoyos, 1857-1913 [Cat. exp.]. Madrid, Banco de Bilbao, 1980. p. 43, il. en la cub.
  • Homenaje a Darío de Regoyos, 1857-1913 [Cat. exp.]. Oviedo, Museo de Bellas Artes, 1980. p. 56.
  • Darío de Regoyos, 1857-1913 : cuarenta aniversario Galería Biosca. Madrid, Galería Biosca, 1980.. s.p., il.
  • 50 ans d'art espagnol, 1880-1936 [Cat. exp.]. Bordeaux, Galerie des Beaux-Arts, 1984. p. 164, n° cat. 84.
  • Darío de Regoyos : un espagnol en Belgique = een spanjaard in Belgie : Europalia 85 España [Cat. exp.]. Bruselas, Banque Bruxelles Lambert, 1985. pp. 30, 57, n° cat 17.
  • Darío de Regoyos, 1857-1913 [Cat. exp.]. Barcelona, Fundació Caixa de Pensions, 1986. p. 108, n° cat 18, fig. 25.
  • Darío de Regoyos, 1857-1913 [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Caja de Pensiones, 1986. p. 108, n° cat 18, fig. 25.
  • Puente, Joaquín de la ; San Nicolás, Juan. Regoyos. Madrid, Sarpe, 1988. p. 85, il. 9.
  • San Nicolás, Juan. Darío de Regoyos, 1857-1900. Barcelona, Edicions Catalanes, 1990. p. 232, fig. 55.
  • Gómez-Moreno, María Elena. Pintura y escultura españolas del siglo XIX. Madrid, Espasa-Calpe, 1993. p. 506.
  • De Fortuny à Picasso : trente ans de peinture espagnole 1874-1906 [Cat. exp.]. Paris, Paris : Réunion des Musées Nationaux, 1994. p. 100, sin n° cat.
  • "El retrato en el Museo de Bellas Artes de Bilbao = Erretratua Bilboko Arte Eder Museoan", Guía de Exposiciones, n° 293. 2000. n° cat. 17.
  • Ansorena : subasta 224. Madrid, Ansorena, 2000. pp. 88-89, n° cat. 111.
  • Verbeke, Frederik. "Las creaciones artísticas de Regoyos y Verhaeren durante su viaje londinense", Kobie : bellas artes, n° 12. 2001. pp. 51-57, Fig. 2.
  • Darío de Regoyos, 1857-1913 [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Mapfre, 2002. p. 47.
  • Mujeres pintadas : la imagen de la mujer en España, 1890-1914 [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Mapfre, 2003. pp. 64, 104-105, n° cat. 5.
  • El retrato español : del Greco a Picasso [Cat. exp.]. Madrid, Museo Nacional del Prado, 2004. p. 295.
  • Luz de gas : la noche y sus fantasmas en la pintura española, 1880-1930 [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Mapfre, 2005. pp. 48, 294-295
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 202-203, n° cat. 50. (Con el título Retrato de Miss Jeanning)
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Consorci de Museus de la Comunitat Valenciana ; Caja Duero, 2006. pp. 202-203, n° cat. 50. (Con el título Retrato de Miss Jeanning)
  • San Nicolás, Juan. "Darío de Regoyos : bere prestakuntza, bizitza eta obra = aspectos de su formación, vida y obra = Aspects of this training, life and work", B'07 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 3. 2008. p. 209, fig. 4.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 426-428, n° cat. 89. (Con el título Retrato de Miss Jeanning)
  • Bozal, Valeriano. Darío de Regoyos. Madrid, Fundación Mapfre, 2011. pp. 69-70.
  • Darío de Regoyos, 1857-1913 : la aventura impresionista [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2013. pp. 87, 252, n° cat. 18.
  • Japonismo : la fascinación por el arte japonés [Cat. exp.]. Barcelona, Obra Social ”la Caixa”, 2013. pp. 85, 231, n° cat. 59
  • Darío de Regoyos, 1857-1913 : la aventura impresionista [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Colección Thyssen-Bornemisza, 2013. pp. 87, 252, n° cat. 18.
  • Bozal, Valeriano. Historia de la pintura y la escultura del siglo XX en España, 1900-1939. Madrid, Machado Libros, 2013. pp. 66-67, il.
  • San Nicolás, Juan. Darío de Regoyos : catálogo razonado = catalogue raisonné. Madrid, Fundación Azcona ; Museo de Bellas Artes de Asturias , 2014. p. 109, n° cat. 95.
  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 72, 74, il.
  • Quintanal Sánchez, Inmaculada [Ed. lit.]. Darío de Regoyos, en su centenario. Oviedo, Real Instituto de Estudios Asturianos, 2015. pp. 37-38, 63, il. 13.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 79, 85, n° cat. 38.
  • 50 años de pintura vasca, 1885-1935 [Cat. exp.]. San Sebastián, Museo de San Telmo, 1972. s. p., n° cat. 80.