Meategiko paisaia - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Meategiko paisaia

Landa Uriarte, Juan José

Bilbao, 01/10/1898 - Bermeo, Bizkaia, 27/02/1941

Olioa mihisean

71,5 x 66,3 cm

JLanda (atzealdea)

c. 1920-1921

82/2186

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekarpena 1922an

Meategiko paisaia meatzeetako paisaien serieko lana da. Bestetik, beste lan-multzo bat egin zuen Enrique Salazar margolariak Deustuan zeukan etxeko lorategiaren gainean. Artistaren bi serie horiek gordetzen diren bakarrenetakoak dira. Margolanok Landak Gauguinekin eta fauvismoarekin zeukan zorraren adierazgarri dira, eta Bilbao inguruko paisaiak ia-ia xarmangarriak edo ametsezkoak diren paraje bihurtzen dituzte. Batez ere, kolorearen intentsitatea eta pintzeladaren kemena nabarmentzen dira. Dena dela, bitxia da, margolariak tentsio berezia ezartzen duelako konposizioan lar handiak diren elementuak jartzean -giza irudiak edo landareak-. Meategiko paisaia lanean, esaterako, zuhaitz mehe bezain tentea da espazio-desoreka asaldagarria sortzen duena, margolanaren erdi-erdian inposatu delako totema izango balitz bezala. Era berean, lan horretan, irudikatutako lekua eraldatu egiten da moreen, laranjen, berdeen eta horien erakustaldi kromatikoagatik -beste lan batzuetan, gorri bortitzak ere badarabiltza margolariak-. Seguruenik, margolanak banan-banako erakusketa hartan parte ahal izan zuen, eta, inolako zalantzarik gabe, Euskal Artisten Elkarteak 1922an Eusko Ikaskuntzen erakundearen III. Biltzarra dela-eta Gernikan antolatu zuen erakusketa kolektiboan egon zen. Ostean, Bizkaiko Aldundiak eskuratu zuen, eta Museoan gordailatu zuen. Aldez aurretik, Elkarteak 1921eko maiatzean Zaragozako Merkataritza Zirkuluan antolatu zuen erakusketan parte hartu zuen Landak. (Javier Viar)

Bibliografia hautatuta

  • III Congreso de Estudios Vascos : catálogo exposición de arte. Guernica, Excelentísima DIputación de Vizcaya, 1922. p. 6, n° cat. 71.
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 73. (Con el título Paisaje de las minas).
  • Mur Pastor, Pilar. La Asociación de Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Caja de Ahoros Vizcaína, 1985. p. 96. (con el título Jugadores de cartas)
  • Marrodán, Mario Ángel. Diccionario de pintores Vascos. Madrid, Beramar, 1989. vol III, s.p.
  • Arnáiz, José Manuel [dir.]. Cien años de pintura en España y Portugal, 1830-1930. Madrid, Antiquaria, vol. IV, 1990. p. 217.
  • Paisajea Bilboko Arte Eder Museoko Bilduman : Regoyosetik Canejara = El paisaje en la Colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao : de Regoyos a Caneja [Cat. exp.]. Bilbao, Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, 2006. p. 62-63.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 106.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 106.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 106, n° cat. 54.